SUPER AMARA Bera Berak gaur eguardian La Perla Talasoterapian Mònica Ausàs aurkeztu du, Granollersen jaiotako eskuin alboko jokalaria, abuztuan 24 urte beteko dituena.
Ohorezko mailan eskarmentu handiko jokalaria da, izan ere, Cleba Leonen bi urte egin zituen (2011-12 eta 2012-13an) eta Helvetia Alcobendas azkeneko lau denboraldi, Tati Garmendiaren ustez “Mònica Ausàs kanpoko jaurtiketa eta defentsa eskainiko digu”.
Bera Bera Eskubaloiko arduradunak ezagutzera eman du hirugarren saiakera izan dela Mònica Ausàs fitxatzeko. Jokalariak adierazi du “aurreneko bietan berdurra ematen zidan, Bera Berak oso maila altua duelako eta nik ez nuen nire burua prestaturik, hortaz, Leondik Alcobendasera joan nintzen”. Baina aurten ezberdina izan da. Kataluniarrak esan du “denboraldiaren arabera eta lesioarekin, ez nuen deia espero eta oraingo honetan Bera Berara etortzeko desioa sentitu dut”.
Sorbalduan duen lesioaz, Ausàsek dio “espero baino askoz hobeto nago”. “Nire aurreneko ebakuntza izan da eta hain azkar hórrela egotea ez nues espero” azaldu du. Halere, urrian beragertuko da pistan.
Helburu pertsonalaz edo taldekoaz galdeturik, Ausàsek argi du “guztia irabaztea nator eta pertsonaldi taldera ahalik eta azkarren moldatu, denboraldiarekin gozatu eta ikasi ahal dudan guztia”. Ekarpenaren inguruan, Garmendiarekin bat dator, “baldin eta kanpoko jaurtiketa mantentzen badut” eta jakinda Bera Berak “azkar jokatzen duela, eskertuko nuke abiadura irabaztea nire jokuan”.
Egutegia eta Europako lehiaketa amuak dira “ahalik eta azkarran osatzeko”. Liga eta EHfri buruz galdetuta, Tati Garmendiak onartu du “hasiera zaila dugu Rocasa eta Guardésekin baina bigarren itzulian talde osoa egongo da prest”. Eta abuztuaren 1ean hasiko den aurredenboraldiaren inguruan etxerako lanak jarri ditu: “maila handiko jokalariak ditugu, orain talde handi bat eraiki behar dugu eta pixanaka pixkanaka Europan urrats bat eman”.