SUPER AMARA Bera Berak Aula Valladolid taldeari bisita itzuliko dio bihar larunbata (19etan), Huertan del Rey jokatuko den lagunartekoa, jaietan dagoen hiriko taldearen aurkezpena izango dena.
Ligan eta EHF Cup lehiaketan begiradak jarrita, izan ere SUPER AMARA Bera Berak astelehenean egingo du aurkezpen ofiziala 19,30etan Zuloaga plazan, ondoren irailak 6, asteazkenean Loterías Liga irekiko du Castellón 20etan eta larunbatean Gascan (18,30etan) Portugaleko Colegio de Gaia hartuko du EHF Cupeko joanekoan.
SUPER AMARA Bera Berak jokaturiko lau lagunartekoak irabazi ditu: Aiala Zarautz (30-5) Bidebietan, HGB Zuazo (24-26) Barakaldon, (30-24) Aularen aurka Oñatin eta Egian Mavi Nuevas Tecnologías (30-19).
Biharko, Puchek Egian erabili zituen jokalariak, nobedadea Silvia Lladró atezain kataluniarra delarik, Maite Zugarrondoren baja kubrituko duena.