Aula Valladolid eta SUPER AMARA Bera Bera emozio handiko Valladolid hiriko izeneko partida eskaini dute Huerta del Rey pistan, azken minutuetan erabaki dena gipuzkoarrek gehiago asmatu dutelako (28-29, 15-13 atsedenaldian).
SUPER AMARA Bera Bera intentsitate handiko defentsari esker, Castellanosen geldiketak lagun eta erasoan eraginkor hasi ziren. Aramendiak ireki du markagailua, Arderíus ondoren baina segituan O’Mullony eta Cesáreo jokalariek baliabideak erakutsi dute Aulak partida iraultzeko.
Montse Puchek Egian jarritako taldearen aldeko apustua egin du Aramendiak Ezkurdia ordezkatuz. Sans eta Azurmendi erdian, Etxeberria eta Menéndez ondoan, Arderíus hegalean eta Castellanos atepean.
Aula Valladolidek asmatu du kanpoko jaurtiketetan eta Nieto jokalariaren bidez kontraerasoan. Gipuzkoarrek, aldiz, Lulu Guerra gainditzen lanak izan dituzte.
Hortaz, Aula Valladolid taldeak markagailuan tartea ireki du. Puchek minutuak banatu ditu Zaldua, Encina, Ederra, Ezkurdia eta Berasategi sartuz baina Aulak kanpoko jaurtiketetan asmatzen jarraitzen zuen oraingoan Cuadrado eta Loverarekin, gipuzkoarrek ezin zuten Ederra pibotearekin lotura egin. Atsedenaldian, 15-13.
Bigarrenean, SUPER AMARA Bera Berak hasiera ona eman dio lehiari, Sans eta Menéndez medio. Silvia Lladró atezainak debuta egin zuen, bigarren zati osoa jokatu zuen, kalitate handia erakutsiz, bere taldea partidan mantenduz.
Partida berdindu zen. Azurmendik bigarren kanporaketa ikusi zuen, gehiegizkoa izan zena, eta handik gutxira gorria, 37. minutuan. O’Mullony eskuin albokoak ardura hartu zuen –lau gol- baina gipuzkoarrek erantzun ona eman zuten Arderíusen gidari eta Aramendia –zazpi gol-, Menéndez eta Sans jokalarien golei esker.
Azken minutuetan Ederrak eta Berasategik asmatu dute, tarte txikia ireki zuen SUPER AMARA Bera Berak partida bereganatzeko.
Asteazkenean helduko da lehiaketa ofiziala Castellón. Aurretik, astelehenean Zuloaga plazan aurkezpen ofiziala burutuko da 19,30etan, gainera ikusgarria izango dena.
Fitxa: Aula Valladolid 28, SUPER AMARA Bera Bera 29
Aula Valladolid 28(15+13): Guerra, Nieto (3), Cesáreo (5), Teres, Álvarez, O’Mullony (7) y Calderón –titular- Cuadrado (4), Lovera (3), Cifuentes (2), González (1), Gutiérrez (1), Fernández, Cossio (1), Bercada, Sans (p.s.).
SUPER AMARA Bera Bera 29 (13+16): Castellanos, Aramendia (7), Azurmendi (2), Menéndez (3), Sans (4), Arderíus (6, 1p) y Etxeberria (1) –titular- Zaldua, Encina (1), Berasategi (2), Cardoso (1p), Ezkurdia, Ederra (2), Lladró (p.s.) y Leal (p.s.)
Epaileak: Montes eta Lázaro (Gaztela-Leoi)
Kanporatuak: González Aula Valladolidetik eta Azurmendi (3, gorria 37. minutuan), Aramendia, Encina eta Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik.
Partziala: 1-2, 5-4, 8-9, 11-10, 13-10, 15-13 -atsedenaldia- 16-16, 19-19, 22-22, 24-23, 26-27 eta 28-29