Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak hobekuntza nabarmena erakutsi du Egiako txapelketa irekitzen zen norgehiagokan, Mavi Nuevas Tecnologías (30-19) aise gaindituz.

Aurreneko zatian, SUPER AMARA Bera Berak defentsan nahiz erasoan duen maila azaldu du.  Sans-Azurmendi defentsan, Menéndez eta Etxeberria ondoan asturiarren lehenengo lerroa baino gehiago izan zen, Campligio piboteak arazoak sortu arren. Halere, atzean Castellamonsek geldiketa ikusgarriak egiten, izan ere, partidako jokalaririk onena izendatu zuten. Defentsan hegaletan, Arderius eta Ezkurdia.

Horrez gain, erasoan ere asmatu zuen hasieran etxeko taldeak, hutsuneak sortuz Menéndez, Arderius edo Azurmendik. Bestela, Etxeberria eta Ezkurdiak kontraerasoak gauzatu zituztean eta hirugarren aukera, Judith Sans, pibotean hiru gol eginez. 15 minutuetan. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak itxura ona emanez tartea ireki zuen.

Puchek minutuak banatu zituen - Karsten eta Guarieiro, orkatilean mina hartuta – eta bigarren taldeak ere asmatu zuen Zaldua, eraginkor. Zoritxarrez merezi gabeko txartel gorria ikusi zuen zarauztarrak jautitutako penalti batean.

Bigarren zatian, Mavi Nuevas Tecnologías taldea sutsu irten zen 0-3 partziala lortuz Caño eta López bitartez, baina Ezkurdia eta Azurmendik asturiarren boladari amaiera jarri zioten. Puchek minutuak eman dizkie Encina eta Berasategi gazteei eta donostiarrek ondo kudeatu dute abantaila, Mavik baliabideak erakutsi arren Loterias Ligan ezustekorik emateko gai delarik.

Castellanosek maila mantendu zuen, kontraerasoa ere ondo atera zen Cardoso, Etxeberria eta Aramendiarekin, Arderiusek ere hutsuneak sortu zituen eta SUPER AMARA Bera Berak Egiako txapelketa ireki zuen garaipenarekin, bere laungarren lagunartekoan. Hurrengo, larunbatean  Valladoliden.

Fitxa

SUPER AMARA Bera Bera 30 (15+15): Castellamos, Etxeberria (3), Menéndez (3), Sans (4), Arderius (5, 2p), Azurmendi (3) eta Ezkurdia (2) –titular- Zaldua (2), Ederra, Encina (1), Cardoso (4), Berasategi (1), Aramendia (2) eta Leal (o.a.).         

Mavi Nuevas Tecnologías 19 (9+10): Ruiz, A. López (2), Palacio, Camplagio (4), Lopes (1), Téllez (4) eta Caño (5) -titular- Faria (1), Cobo (1), Luján, González (1), Crespo, Fernández eta Lois (o.a.)

Epaileak: Larramendi eta Portilla (Gipuzkoa)

Kanporatuak: Ezkurdia eta Encina Super Amara Bera Beratik. Zalduak gorria ikusi zuen 29 minutuan eta González eta Téllezek (2) Mavitik.

Partzialak: 2-1, 5-1, 7-3, 10-6, 13-9, 15-9 –atsedenaldian- 16-12, 18-13, 21-15, 23-17,  29-18 eta 30-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores