Bera Bera

Select your language

Pericarditis dela eta, Maite Zugarrondo denboraldi batez baja izango denez, SUPER AMARA Bera Berak Silvia Lladró kataluniarra fitxatu berri du, Merche Castellanosekin batera berme handiko atezainak osatze aldera.

Azaroan 32 urte beteko dituen bartzelonako atezainak Esportiu Castelldefels egin du kirol ibilbidea bi urtez salbu, Judith Sansekin koinzidituz hainbat denboraldietan. 2016an Espainiako hondartzako eskubaloi taldeak deitu zuen, Budapesten Munduko txapelduna izan zen iaz, eta aurten Europako brontzezko domina Kroazian lortu dute.

Plantilla osatzeareko orduan erabilitako irizpidearekin bat eginez, SUPER AMARA Bera Berak postu bakoitzean berme handiko bi jokalari nahi izan ditu eta Zugarrondo baja dagoen bitartean Lladró egongo da taldean.

Kataluniarrak “harriduraz” jaso zuen deia eta “egoera berezia eta denboraldi batez delako”onartu du eskaintza. Silvia Lladrók Valladoliden egingo du bat taldearekin larunbatean (19etan), SUPER AMARA Bera Berak jokatuko duen azken lagunartekoan, izan ere, Liga gertu dago, Castellon irailaren 6an.

Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Bidebietan jokaturiko azken partida 2014an.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores