Jokin Aperribay eta Fernando Diez Mintegi, Reala eta Bera Bera RTko presidenteek hitzarmena sinatu dute, emakumezkoen taldeak ostiraletik aurrera Europako lehiaketan jokatzeko txuri urdinen babesa azaltzen duena. Ekainaren 16an Realak eta euskal instituzio guztiak Bera Bera Eskubaloiari Champions Leagueri itzultzen laguntzeko konpromisoa hartu zuten. Izan ere, 2013an jokatu ostean, hurrengo bi denboraldian goreneko lehiaketa jokatzeari uko egin behar izango zioten.
Hortaz, bere kirol modalitatean erreferentea den talde baten ondoan egon nahi du Realak, kudeaketa eredu ez ezik kirol ibilbidea bikaina burutzen ari dena azken urte hauetan, iaz Liga, Kopa eta Superkopa eskuratuz eta atzo ere Superkopako aurtengo edizioa finalean Zuazo gaindituz.
Irailaren 9tik aurrera, Reala eta bere zaletuak Bera Bera babestuko dute Champions Leagueko sailkatze fasean, emakumezkoen eskubaloi txapelketa gorenean. Montse Puche entrenatzailearen jokalariek atariko zaila dute aurkari oso indartsuak tarteko: Hypo Niederösterreich, HC Leipzig eta HC Gomel. Babesa eta giroa Gascako harmailetara!
Super Amara Bera Berak Hypo Niederösterreich hartuko du ostiralean 18,30etan, aldez aurretik HC Leipzig eta HC Gomel taldeek atarikoa irekiko dute 16etan. Irabazleek elkar ikusiko dute larunbatean 18.30etan eta galtzaileek, 16etan.
Hitzarmena dela eta, Realak eta Bera Bera Eskubaloiak prentsaurrekoa eskainiko dute datorren asteartean Anoeta Estadioan, 10,30etan. Bertan akordioaren berri emateaz gain, ostiralean eta larunbatean Donostian burutuko den Champions Leagueko sailkatze fasearen inguruko informazioa eskainiko da.
Superkopan arituko diren lau taldetako entrenatzaileak komunikabideen aurrean agertu dira Anaitasuna kiroldegian, izan ere, lehenengo aldiz gizonezkoen eta emakumezkoen bat egin dute denboraldi hasierako partidan. 18,15etan Super Amara Bera Berak Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean eta 20,30etan, Helvetia Anaitasunak Barcelona Lassa hartuko du.
Agerraldian, Montse Puchek azpimarratu du “Superkopan edo partida bakarrean ez daude faboritoak”. Iazko denboraldian Zuazoren aurkako azken partidetan donositarrak aise nagusitu arren, entrenatzaileak dio “Zuazok baliabideak ditu gauzak zailak jartzeko”. “Bera Berak beste garaikur bat lortzeko aukera du eta hori da asmoa”.
Puchek onartu du ere bai, “Superkopak non gauden esango digu, hurrengo astean Champions Leagueko atarikoa baitugu”. Patri Elorza eta Marta López jokalarien inguruan adierazi zuen “Elorzak urtebete kanpoan eman du bakarrik eta hegaleko jokalaria izanik, Marta Lópezek errazago du taldeari moldatzea”.
Gaur goizean Davideko 5 izarretako autobusean egin dute bidaia Alsasura eta Iruñara kadeteak eta ohorezko mailako jokalariak, Superkopak helburu. Prosetecnisa Zuazoren aurkako biharko Superkoparako, Montse Puchek plantilla osoa eraman du eta Eider Lizarbe. Álvarez Mata bizkaitarrak eta Bustamante nafarrak zuzenduko dute finala, Anaitasuna kiroldegian hasiko dena 18,15etatik aurrera. Lehenengo aldiz bat egingo dute Superkopan emakumezkoak eta gizonezkoak.
Super Amara Bera Bera aurreneko partida ofizialera iritsi da lagunarteko guztiak irabazita: Celles sur Belle, Chambray, Prosetecnisa Zuazo, Helvetia Alcobendas eta Aiala Zarautz. Puchek lehengo astelehentik baino ez ditu jokalari guztiak bere esanetara izan, Rioko Joku Olinpikoetan izan ziren Elorza eta López atsedena hartu zutelako.
Estrenaldia ere izango da Super Amara babesle nagusi gisa eta, baita ere Spyro eta Davidentzat. Era berean, klubak beste etapa irekiko du Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedok erretiroa behin hartuta.
Prosetecnisa Zuazo taldea motibatua espero du Super Amara Bera Berak , Steinbach galdu arren Espínola eta Egozkuerekin talde moduan irabazi du.
Donostiako Loiolan kalean aurkeztu du Super Amara Bera Berak 2016-17 denboraldirako prestatu duen taldea eta horrez gain aurredenboraldia burutu duten bederatzi jokalariena.
Champions Leagueko soinuarekin, Super Amara Bera Berak hiri erdia aukeratu du aurreneko plantillako 15 jokalari, entrenatzaile eta etorkizuneko jokalariak. Aurkezpenean, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako udaleko ordezkariak, Super Amara Bera Bera “proiektu geroz eta sendoagoa” erakutsi nahi izan, hainbat enpresen babesa lortu dutelako, batez ere, Super Amarena.
Zentzu honetan, Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegik azpimarratu du “Uvesco taldeko apostua Super Amara markarekin”, eskertu du “Realaren , instituzioen eta beste babesleen inplikazioa Champions League jokatu ahal izateko” eta jokalarien “zortea” opa die.
Super Amara Bera Beraren helburua da iazko tituluak berrestea eta Europan beste urrats bat ematea, ahal balitz Champions Leagueko multzoen fasea sartzea. Horregatik Loiola kaletik Iruña denboraldia hasiera gisa, Europa erronka moduan eta León Loterías Ligako amaiera sentitu ditu.
Super Amara Bera Berak Aiala Zarautz gainditu du aurrendenboraldiko azken partidan datorren larunbatean Iruñan (18,15etan) Prosetecnisa Zuazoren aurrean Superkoparekin. Lagunartekoa Bergarako Labegaraietan jokatu da urriaren 2an ospatuko den Kilometroak 2016 egitasmoaren alde.
Puchek jokalari guztiak izan ditu prest, Elorza eta Marta López barne. Gainera Andrea Zalduak hamar minutu izan ditu, iazko abenduan lesio larria izan zuenetik aurreneko partida, taldekide ohiak izan ditu aurrean. 20. minutuan atera dira Super Amara Bera Bera egin dituen fitxaketak: Elorza, López eta Aramendia. Puchek ordu erdi bat eman die aurrenekoei taldera egokitze aldera. Horregatik, hasieran iazko zazpikoteari eman die aukera Zugarrondo atepean, Etxeberria eta Ezkurdia hegaletan, Sans pivotean eta Arrojeria, Martínez eta Fernández lehenengo lerroan. Arrojeriak partida bikaina jokatu zuen zortzi gol sartu zituela.
Super Amara Bera Bera 24 (14+10): Zugarrondo, Etxeberria (2), Martínez (2), Sans (1), Arrojeria (8), Fernández (2) eta Ezkurdia (1) –titular- Menéndez (3), Ederra (1), Elorza (1), López (1), Aramendia (1), Zaldua, Múgica (1), Lizarbe eta Temprano (o.a.).
Aiala Zarautz 17 (8+9): Collantes, Uria (2), Del Hoyo (2), Arregi (1), Goikoetxea (2), Kortaberria (6), Arruti (2), Granado (1), Urresti, Izagirre, Agirrezabalaga eta Permach (1).
Árbitros: Cia y Mateos, Euskadi
Kanporatuak: Martínez eta Múgica Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 4-2, 6-3, 10-4, 11-6, 14-8 –atsedenaldia- 15-10, 17-11, 20-13, 23-16, 24-16 eta 24-17