Victoriia Alpaidze eta Tatyana Berezkina osaturiko epaile errusiarrak Gascan zuzenduko dute partida,Tatjana Medved serbiarra EHFKo delegatua izango delarik. Bestetik, itzuleran, Robert Schulze eta Tobias Tönnies alemaniarrak izango dira epaileak eta Francois Mulleners belgiarra delegatua. Super Amara Bera Berak ostiral goizean egingo du bidaia Biarritzetik Bretainiako Brest hirira.
Loterías Ligako 9 eta 10. jardunaldiak aurreratu beharko ditu Super Amara Bera Berak. Hortaz, gipuzkoarrek Mecalia Atlético Guardés hartuko dute azaroaren 9an, asteazkenean, Bidebietan (19etan) eta O Porriñon azaroaren 16an, asteazkena 21etan.
Azaroa estu joango da Montse Puche entrenatzailearen taldearentzat. Eta larunbat honetan hasiko da (18etan) Alcobendaseko Pabellón de los Sueños pistan (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, kantabriarrak) 15 egunetan Super Amara Bera Berak izango dituen bost partida sorta zailetik aurrenekoa.
Partidak irakurketa bakarra izan du. Intentsitate handiko defentsa, goi mailara igo berri den madrilgo taldearen baloiak galtzen zituen bakoitzean kontraeraso zitalak atera ditu etengabe.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 48, BM Base Villaverde 13
Super Amara Bera Bera 48 (25+23): Temprano, Etxeberria (2), Fernández (7), Arrojeria (4), Sans (4), Menéndez (5, 1p) eta Aramendia (6) –titular- Ederra (2), Múgica, Ezkurdia (4), López (9, 2p), Zaldua (5), Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.)
BM Base Villaverde 13 (6+7): Montero, Fernández, Nieto (4), Campos (1), A. González (2), Belda (1) eta Cardador –titular- Muñoz (3), L. Montilla, Horcajada (1), N. Montilla (1), M. González, Iglesias, Bouyfounassen eta Encinas (o.a.).
Epaileak: Eric García eta José María Roy (nafarrak)
Kanporatuak: Menéndez eta Múgica Super Amara Bera Beratik eta Belda eta Natalia Montilla BM Base Villaverdetik
Partzialak: 2-2, 7-2, 12-2, 16-3, 19-5, 25-6 –atsedenaldia- 29-8, 35-10, 37-12, 38-13, 42-13 eta 48-13