Bera Berako harrobiak lau garaipen lortu ditu larunbatean jokaturiko sei partidetan. Emakumezkoetan, jubenil maila, Bera Bera Urdinak 20-44 irabazi zuen Legazpin Untzuilla Abokatuak taldeari eta Bera Bera Laranjak 21-19 Aiala Zarautz taldeari Bidebietan ospatu zen norgehiagoketan.
Kadete maila, nesketan, Bera Bera Urdinak Bidasoa Irun taldeari 7-24 irabazi zion; Bera Bera Laranja taldeak baina 11-33 porrota jaso zuen Bidebietan Cometel Elgoibar taldearen aurrean.
Mutiletan, kadete mailan, Bera Bera Urdinak Caribe Berri- Legasa 30-20 gainditu zuen, aitzitik, Bera Bera Laranjak 36-6 galdu zuen Tolosa Eskubaloiarekin.
Lehiaketako aurreneko hilabetea burutu delarik, hiru taldek irabazi dituzte jokaturiko lau partidak: Mecalia Atlético Guardés, Super Amara Bera Bera eta Godoy Maceria BM Porriño, azkeneko zazpi denboraldietan ez bezala, Espainiako Federazioko web orrialdeak ikusten uzten duen bolada, alegia. Urte hauetan zehar bi talde baino ez ziren agertzen zortzina puntuekin eta gol average delakoari esker A Guardako taldea da líder (+33), ondoren donostiarrak (+23) eta O Porriñokoak (+9), hirugarren.
Hortaz, Pontevedrako eta Gipuzkoako taldeak gelditzen diren partidak galdu gabe, izan ere, lehengo larunbatean Helvetia Alcobendasek porrota jaso zuen Mecalia Atlético Guardéseskin, Prosetecnisa Zuazok Málagan eta Rocasak Gijónen Mavi Nuevas Tecnologías (28-27) taldearen aurrean.
Mecalia Atlético Guardés eta Super Amara Bera Bera taldeek antzeko ibilbidea burutu dute, José Ignacio Pradesen taldeak tarte gehiagorekin irabazi ditu partidak baina. Debutean galizarrek kostata gainditu zuten Málagako Rincón Fertilidad taldea (22-18) eta Gijonen ere sufritu zuten Maviren aurka (23-27). Ostean garaipen argiak eskuratu dituzte Base Villaverde (37-26) A Guarda eta Alcobendasen, baja ugari zituen Helvetiaren aurrean (17-31). Udazken beroa du Guardések, Leonera egingo du bisita iazko porrota gogoan, derbia hartuko du ondoren Godoy Maceria BM Porriñorekin, Teldera egingo du bidaia urriaren 29an, Prosetecnisa Zuazo hartuko du A Guardan eta Challengeko kanporaketari heldu aurretik Bidebietan izango da Pradesen taldea.
Super Amara Bera Berak ere aurreneko partidak estu atera zituen Bidebietan Aula Valladolidekin (26-23) eta Elxen (27-29), aitzitik gaizki hasi arren tarte zabalarekin gainditu zituen Canyamelar Valencia (28-18) eta KH7 BM Granollers (20-28). EHFko azaroko kanporaketa baino lehenago Guardesek izan duen egutegiari aurre egingo diote Puche entrenatzailearen taldeak: Rincón Fertilidad (urriaren 15ean, 18etan), Mavi Nuevas Tecnologías (urriaren 22an, 17,30etan), Base Villaverde (urriaren 29an, 18etan eta Helvetia Alcobendas (azaroaren 5ean). Eta Europako joaneko partida bezperan, Super Amara Bera Berak Mecalia Atlético Guardés hartuko du eta kanporaketa erdian O Porriñora egingo du bidaia.
Guardések izan duen egutegi antzekoarekin irabazi ditu lau partidak Godoy Maceria BM Porriñok, estu eta larri ibili arren. KH7 BM Granollers taldearen aurkako aurreneko partidan denbora agortua zegoela irabazi zuen, Málagan (26-28) eta Maviren aurka gol bakar batez ere lortu zuen garaipena (24-23). Larunbatean Madrilen Base Villaverderi irabazi dio (28-33).
Abel Estévezen taldeak bosgarren jardunaldia urriaren 12an irekiko du Helvetia Alcobendasekin, madrildarrek Challengeko kanporaketari ekingo baitiote. Ostean, A Guardan jokatuko du derbia urriaren 22an.
Markagailu estuak
2016-17ko denboraldiko Loterías Ligako hasierak markagailuak estu utzi ditu, izan ere, 28 partideetatik erdietan hiru goleko aldea edo gutxiago eman da bi taldeen artean.
Loterías Ligako aurreneko etenaldira lau garaipenekin iritsi da Super Amara Bera Bera gaur arratsaldean Granollerseko Palau D’Esports kiroldegian KH7 BM Granollers talddea 20-28 gaindituta (20-28, 12-13 atsedenaldian).
Gaur ere gipuzkoarrek ez diote hasiera ona eman lehiari, aurkariari aukerak emanez, izan ere, oso ondo aurkitu dute Gassama pibotean, KH7 BM Granollers taldea aurretik jarriz (7. min. 4-1). Super Amara Bera Bera ez zegoen fin erasoan eta beste baliabide bati heldu dio, kontraerasoari tartea murrizteko Fernández eta Sans vitarte (14. min. 7-5).
Villanuevak partida gelditu du eta bere taldeak abaintala handitu du (19. Min 10-6). Horren ostean Puchek hutsartea eskatu du, Elorza jarri du defentsa erdian, Zugarrondo baloiak gelditzen hasi da eta Aramendian golak sartzen kontraerasoan. Ondorioz, 0-4 partziala nafarraren golari esker eta atsedenaldira aurretik jarri dira donostiarrak Martínezek penaltia gauzatu duelako (12-13).
Bigarren zati hasieran, Super Amara Bera Berak abantaila zabaldu du (38. min 14-17) defentsa estutu duelako, Zugarrondo bikain egon delako eta Menéndez eta Aramendia jokalarien golei esker. Izan ere, KH7 BM Granollers aurreneko 20 minutuetan hurrengo 40 minutuetan adina gol sartu ditu eta Super Amara Bera Berak tartea ireki du minutuak pasa ahala (20-28).
Fitxa: KH7 BM Granollers 20, Super Amara Bera Bera 28
KH7 BM Granollers 20 (12+8): Ayelen, Rojas (1), Vizuete (4), Rubio (2), Gassama (3), Sarandeva (3) eta González (3) –titular- Torrás, Pi (1), Romero (2), Jabby, Bonilla (1), Vegue, Pérez eta Morales (o.a.)
Super Amara Bera Bera 28 (13+15): Zugarrondo, Etxeberria (2), Martínez (5, 2p), Arrojeria (1), Sans (4), Fernández (2) eta Aramendia (7) –titular- Ederra (1), Elorza (1), Menéndez (4), López (1), Ezkurdia, Múgica, Zaldua, Lizarbe eta Odriozola (o.a.)
Epaileak: Carlos Luque eta Ignacio Pascual (Cataluyna)
Kanporatuak: Pi eta Jabby KH7 BM Granollerstik eta López, Menéndez eta Sans Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 2-1, 4-2, 8-6, 10-7, 11-11, 12-13 –atsedenaldia- 13-16, 15-18, 15-20, 16-21, 19-24 eta 20-28
Montse Puchek gaur arratsaldean egindako entrenaldi saiora arte itxaron du deialdia osatzeko. Bihar goizean goiz Autocares Davidekin abiatuko da taldea Granollerserunt non 17etan (Carlos Luque eta Ignacio Pascual, Catalunya) KH7 BM Granollers taldean izango da zain, José Luis Villanuevaren taldea Loterías Ligari hasiera ona eman diona baina punturik urratzea falta zaiona.
Hortaz, Puchek 16 jokalari eramango ditu Canyamelar Valencia taldearen aurkako deialdi bera osatuz eta Elxeko bidaiarekin alderatuta Andrea Zaldua eta Eider Lizarbe sartu dituelarik.
Super Amara Bera Berak jokua hobetu nahi du puntuak eskuratzeko biderik onena delakoan. Aurrean KH7 BM Granollers, O Porriñon denbora agortuta zegoela galdu zuen, Rocasa estu hartu zuela etxean eta azken minuturaino borrokatu zuen Barakaldon Prosetecnisa Zuazoren aurka, non Judith Vizuete jokalariak 12 gol egin zituen. Talde gaztea da, jokalari asko aldatu ditu baina, antza, gauza garbi ditu.
Bestetik, Super Amara Bera Berak Bidebietan Canyamelar Valencia taldearen aurrean egindako azkeneko 40 minutuak ditu hizpide. Joku Olinpikoetan bertan jokatu zuen Montse Puche itzuliko da 24 urte eta gero. Entrenatzailean erregulartasuna aurkitu nahi du.
Jardunaldiak partida interesgarriak ditu, besteak beste, Madrilen Helvetia Alcobendas eta Mecalia Atlético Guardés (17etan) taldeen artekoa, Rincón Fertilidad eta Prosetecnisa Zuazo (18,30etan) eta Mavi Nuevas Teconologías eta Rocasa (17,30etan).
Bilbon Medikuntza ikasketak hasi dituenez, Bera Bera senior taldeko alboko jokalari Ainhoa Etxeberria, lehen taldearekin aurredenboraldia burutu zuenea, San Adrianekin entrenatzen hasi zen eta honek eskatu dio 2016-17ko Zilarrezko mailako plantilla osatzea.
Estatuko eskubaloiko bigarren mailako B multzoan dago Bilboko San Adrian, besteak beste, Aiala Zarautz, Ermuko Errotabarri, Usurbil edo Sporting la Rioja taldeekin batera.
Errenteriko alboko jokalariak, 18 urte dituela, San Adrianen proposamena ondo ikusi du. Bera Bera Eskubaloiak uste du Ainhoa Etxeberriak Zilarrezko mailan jokatuz gero hobera joko duela, izan ere, beste jokalariekin ere hartu du antzeko neurria.