Donostiako Arraun Lagunak taldeak iaz atera zuen uretara emakumezkoen trainerua. Denboraldia zazpigarren postuan amaitu zuen Gipuzkoako ligan baina bigarren urten hiru urrats eman ditu ligako laugarren lekuan bukatu dutelarik. Gainera, aurtengo urtea historikoa da, izan ere, Donostiako emakumezkoen traineru batek lehenengo aldiz Kontxako estropadetan parte hartuko duelako.
Bestetik, bihar Donostiako San Martin Merkatu ondoko Loiola kalean aurkeztuko den Super Amara Bera Berak denboraldiko lehen partida oficiala irailaren 3an izango du Iruñako Anaitasuna kiroldegian, Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka Superkopa jokoan duelarik.
Gaur goizean Aranzadi ikastolan partidaren aurkezpena egin dute Kilometroak 2016ko Ekaitz Aranberri koordinatzailea, Bergara Eskubaloi taldeko Josetxo Muniategik eta Super Amara Bera Berako Alba Menéndez kapitainak eta Aiala Zarautz taldeko Nerea Arregi eta Nora Kortaberriak.
Lehiaketa ofiziala hasi aurretik azken lagunartekoa izango du Super Amara Bera Berak, larunbatean Iruñako Anaitasuna kiroldegian, 18,15etan, Superkopa jokoan izango baitu Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurrean.
Rioko Joku Olinpikoetan parte hartu ostean, gaur Super Amara Bera Berarekin bat egingo dute Patri Elorza eta Marta López jokalariek. Hortaz, aurredenboraldia hasi zela duela hilabete bat pasa ostean Montse Puche entrenatzaileak aurreneko aldiz plantilla osoarekin lan egingo du. Aurten gizonezkoek eta emakumezkoek bat egin duten Superkopa ostean, Donostiako Gasca kiroldegian irailaren 9 eta 10ean jokatuko den Champions Leagueko atarikoa prestatuko du Super Amara Bera Berak.
Lehiaketa ofiziala hasteko aste bete falta denean -Iruñan irailaren 3an Superkopa jokoan izango baitute Super Amara Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazok-, Montse Puchek eta Eider Rubiok taldea moldatzen jarraitzen dute, frogak egiten, minutuak banatzen jokalari guztien artean eta Patri Elorza eta Marta López jokalariekin lanean hasi baino lehen, astelehenetik aurrera izango dena, iazko denboraldian ikasitakoari heldu dio.
Kostatu zaio lehenengo gola sartzen Super Amara Bera Berari. 8. minutua betetzear zela, Alicia Fernándezek kontraerasoa gauzatu du. Galizarrak Arrojeria eta Martínez izan ditu lagun lehenengo lerroan. Ciobanuren geldiketak edo zutoinetara bidalitako baloiek hasieran abantaila eman diote Boadak ondo zuzendu duen Helvetia Alcobendasi (0-2).
Puchek bere hasierako zazpikotea nahastu du. Temprano, Sans, Martínez, Arrojeria eta Fernándezekin batera aritu dira Aramendia eta Lizarbe hegaletan. Nafarrak abiadura osoan irten da kontraerasora eta Super Amara Bera Berak aurretik jarri da markagailuan Etxeberriak ondo baino hobetu sartutako penaltiei esker. Boadak ere asmatu du eta Puchek minutuak eman dizkie Estitxu Berasategi, Ezkurdia, Menéndez eta Etxeberriari. Bidebietan aurredenboraldia burutzen ari den usurbiltarra ausarta ibili da. Atsedenaldian, gol gutxi (8-8).
Bigarren zatian, Zugarrondok Temprano ordezkatu du, Ederra eta Sans jokalarien artean defentsa-eraso aldaketak egin dituzte eta Super Amara Bera Berak defentsan sutsu jarrita kontraerasoan asmatu du Aramendiarekin. Tartea irekin du orduan, joku geldoan Martínez aurretik eta ondoren Menéndezen golei esker (40. min. 13-10 eta 45 min. 18-12).
Halere, Félix Garcíak Cruz brasildarra eskuin hegalean kokatu du eta Helvetia Alcobendasek tartea murriztu du minutuak pasatu ahala. Azurmendik gol bakar batera utzi du bere taldea 15 segunduen faltan.
Asteazkenean Super Amara Bera Berak Aiala Zarautz izango du aurrean Bergara (19etan) Kilometroaken aldeko partidan. Azken lagunartekoa izango da Superkopa aurretik.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 22, Helvetia Alcobendas 21
Super Amara Bera Bera 22 (8+14): Temprano, Lizarbe, Arrojeria (1), Fernández (2), Sans (2), Martínez (3) eta Aramendia (4) –titular- Etxeberria (6, 4p), Berasategi, Menéndez (3), Ederra, Ezkurdia, Múgica (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Odriozola (o.a.).
Helvetia Alcobendas 21 (8+13): Ciobanu, Navas, Cruz (5), Azurmendi (2), García (1), M. Ausàs, San José, Boada (7, 4p), Fernández, Andreu (4), S. Ausàs (2).
Epaileak: Mateos eta Garralda, Euskadi
Kanporatuak: Menéndez, Sans, Múgica eta Etxeberria Super Amaratik eta Cruz, Azurmendi (2) eta Silvia Ausàs Helvetiatik.
Partzialak: 0-2, 2-3, 4-4, 6-5, 7-7, 8-8 –atsedenaldia- 10-9, 13-10, 18-12, 19-15, 20-18 eta 22-21
Argazkian: Alba Menéndez kapitainari eman dio garaikurra Martin Ibabe kirol zinegotziak.
Celles sur Belle, hirugarren
Egiako txapelketan hirugarren gelditzeko partidan, Frantziako Celles sur Belle taldeak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo (27-20) gainditu du. Lehenengo zatian Hicquebrant atezaina izan da protagonista bere taldea aurretik kokatuz atsedenaldian (16-10). Ainhoa Hernández sartuta, bere talde bi goletara jarri da (21-19) baina azken minutuetan golik sartzeko gauza ez da izan.