Bera Bera

Select your language

Atatürk Spor Salonu pistan jokaturiko partida, hamar golekin, SUPER AMARA Bera Bera taldeko golegile nagusiena izan da Leire Aramendia, “kadete mailaz geroztik ez nuen hainbeste gol sartu” zioena. “Pozik” zegoen partida berdinketa (35-35) ostean, EHFko kanporaketako joaneko norgehiagokan Turkiako Kastomonu taldearen aurka, izan ere, “bigarren zatian gure burua Europatik kanpo ikusi dugu”.

Aramendia onartu du “partida hasiera ez da ona izan, ez gaude horrelako jokalari handiak defendatzen ohituta eta lehian sartzea kosta egin zaigu, beraien erritmo geldoan ere moldatu gara baina gero aukerak izan ditugu”. Halere, azken minutuetan,  SUPER AMARA Bera Bera defentsa sendotu du “eta gakoa izan da korrika egin dugula. Nire ustez iritsi da unea beraiek nekaturik zeudela eta ez zeuden hain eraginkor, hortaz, berdinketarekin oso pozik gaude”. Biharko partidaz -24 ordu eskas daude bi partiden artean- Lerindarrak dio “gol gutxiago jaso behar ditugu” eta ohartarazi du “nekeak ere bi taldeengan eragina izango du”.

Puche: “Kanporaketa gainditzeko aukerak ikusten ditut”

Jokalariekin bideoa ikusi ostean, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Montse Puche ziur dago “kanporaketa gainditzeko aukerak izango ditugula”. “Bizirik gaude” dio hasperen eginez, halere, onartu du “ez gara intentsitate handiz atera, defentsan ardurak banatzerakoan zailtasunak izan ditugu eta horregatik hainbeste gol jaso ditugu”.

Bere esanetan, Etxeberrian aurrean jarrita 5-1 defentsako lanari “azken minutuetan atera diogu etekina, lehenengo lerroa ez zegoen hain eroso eta pibotearekin ere kostata jokatu dute”. Puchek amaitu du esanez “zaila izan arren”, Kastamonuk ere baliabideak erakutsi dituelako “kanporaketa hasi baino aukera gehiago ikusten ditut, prozedurak garbiago ditugulako”.

Argazkia: Yilmaz Acar Davut

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores