Bera Bera

Select your language

Ezin izan da. Gaur arratsaldean SUPER AMARA Bera Bera denboraldi honetako Europako ibilbideari amaiera jarri dio Turkiako Kastamonu taldearekin galdutako partidan (22-24, atsedenaldian 11-12). Atzoko berdinketa dela eta (35-35), turkiarrak izango dira hurrengo kanporaketan.

Atzoko norgehiagokarekin ez du zerikusirik gaurko lehia. Bi taldeek defentsan sutsuago egon dira eta epaileek irizpidea aldatu dute egun batetik bestera, kanporaketak eta penaltiak gaurkoan garestiak ziren. Kastamonuren lehenengo lerroak Seric pibotearekin duen lotura moztu nahi zuen Puchek eta une askotan 6-0 defentsak lortu du. Sans eta Azurmendi erdian,  Etxeberria eta Menéndez ondoan Arderíus eta Aramendia hegaletan, Castellanos atezain. Karstenek Azurmendi ordezkatu du erasoan.

Sinitsyna errusiarrak ireki du markagailua baina Aramendiak segituan berdindu du. Oraingo honetan Kastamonuri asko kostatu zaio defentsa gainditzea baina SUPER AMARA Bera Berak ere zailtasun gehiago izan ditu kontraerasorako eta egin duenean ez du atzoko eraginkortasunez egin. Eraso posionalean, Kastamonuren defentsa intentsitate handiz aritu da baina gaurkoan ez dute zigorrik jaso ezta penaltietan ere. Horrez gain, beti pistako alde batean zigortzen dute marra zapaltzea edo sei metroak zapaltzea.

Halere, SUPER AMARA Bera Bera lehian mantendu da Castellanosen geldiketei esker eta Etxeberria, Arderíus, Karsten eta Aramendia jokalarien golei esker, baina Azurmendiren bigarren kanporaketa iritsi da, Iskenderogluk gola sartu du eta Seric piboteak hutsuneak aprobetxatu ditu. Sans izan da gero kanporatua bere harridurarako eta Etxeberriak birritan lehia gol bakar batera utzi du (11-12), azken segunduan lortutako golari esker.

Puchek Azurmendi zaindu du bigarren zati hasieran. Karstenek penaltiz eta Sans azkar aterata, partida berdintzeaz gain, Ederrak –gaur oso zainduta- aurretik jarri du SUPER AMARA Bera Bera (14-13), kanporaketan lehenengo aldiz, turkiarrek jasan duten kanporaketa bakarra partidan zehar azken hiru minutura arte.

Gipuzkoarrak kementsu aritu dira defentsan baina epaileek Kastamonuri erasoak luzatzen utzi dio, beti aukerak topatzen eta hasieran Yilmaz albokoak asmatu du eta ondorez Elez kroaziarrak konfiantza hartu du (14-16). Partziala 1-5 erabakiorra izan da, izan ere 14-13 tik 15-18 ra pasatu da lehia. Pucheren jokalariak sufritu dute erasoan, Karsten zen aukera onena, kanpotik jaurti behar baina barneraketak ez zirelako behar bezala zigortzen.

Arderíusek asmatu du talde bi golera jarriz baina ondoren epaileek ez diote SUPER AMARA Bera Berari gol bakar batera jartzen utzi, Sansi eta Ezkurdiari marra adieraziz. Donostiarrek jarraitu dute lanean baina Kastamonuk luzatu ditu erasoak behin eta berriz. Yilmaz turkiarrak asmatu du eta Rombescuk Karstenek jaurtitutako penaltia gelditu du (19-22) hiru minutu baino gutxiago falta zirela. Azken minutuetan, Kastamonuk eutsi dio abantailari eta kanporaketa detaileak erabaki duten bereganatu du, batzuk garrantzitsuak beste batzu ilunagoak.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 22, Kastamonu 24.

SUPER AMARA Bera Bera 22 (11+11): Castellanos, Etxeberria (3), Menéndez (2), Arderíus (4), Sans (2), Azurmendi (1), Aramendia (2)  –titular- Karsten (5, 3p), Guarieiro , Ederra (2), Ezkurdia (1), Zaldua, Cardoso, Lladró (o.a.), Encina, Berasategi. 

Kastamomu Belediyesi 24 (12+12): Rombescu, Kotsina (2), Yilmaz (5, 1p), Iskenderoglu (2, 1p), Seric (4), Sinitsyna (4),  Kolodziejska  –titular-, Elez (3), Güler (3), Aydin, Barbosa (1), Muratovic, Nenezic (o.a.)

Epaileak: Silviya Markovska eta Jonko Vutov (BUL) 

Kanporatuak: Azurmendi (2) eta Sans SUPER AMARA Bera Beratik eta Seric eta Güler (2) Kastamonutik.

Partzialak: 2-4, 3-5, 4-5, 7-8, 9-10, 11-12 –atsedenaldia- 14-13, 14-15, 16-19, 18-20, 18-21 eta 22-24

Gertaerak: EHF Cupeko QR2ko itzulera. Guztira: SUPER AMARA Bera Bera 57, Kastamonu 59.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores