Azken minutu zoragarriei esker, SUPER AMARA Bera Berak Kastamonu taldeak lortutako abantaila murrizten asmatu du partida amaitzeko bost segundu falta zirela berdindu duelarik (35-35, atsedenaldian 19-14). Ondorioz, EHF Cupeko kanporaketa gainditzeko lehian sartu da, itzulera bihar bertan izango delarik, Atatürk Spor Salonu pistan Donostian 16etan.
SUPER AMARA Bera Berak bigarren zatian jarri duen abiadura eta defentsan aldaketa batzu medio, Kastamonuk hartutako arrisku handiko abantaila ezerezean geldituz.
Izan ere, partida hasiera oso konplikatua izan da gipuzkoarrentzat lehenengo lerroak Seric pibotearekin zuen lotura gelditzeko arazoak baitzituen. Ondorioz, lau penalti lortu dute bertakoek eta kroaziarrak hainbat gol. Gainera, erasoan ez zeuden fin donostiarrak, Aramendia eta Etxeberriak baino ez baitzuten asmatzen Rombescuren aurrean. Ondorioz, Puchek hutsartea eskatu zuen, Etxeberria 5-1 defentsan aurrera jarriz. Halere, ez zen asko aldatu, kanpotik asmatu baitute Sinitsyna edo Yilmaz jokalariek, hori bai SUPER AMARA Bera Berak kontraerasora irtetzen asmatu du Aramendia eta Etxeberriarekin.
Iskenderoglu zentralak kontrolatu du norgehiagoka eta bi taldeen arteko tartea hiru eta bost goletan ezarri da. Arazoa zen defentsa, errezegi iristen ziren sei metrotara eta Bulgariako bikoteak penaltia adierazteko ez zuten ezer behar. Iskenderoglu jokalariak asmatu du behin eta berriz. Puchek eserlekua mugitu du Zaldua, Cardoso eta Guarieiro sartuz baina Kastamonu kondo mugitu du baloia, atsedenaldiara abantaila erosoa lortuz (19-14).
Bigarren zatian SUPER AMARA Bera Berak hiru aldiz jarraian zutonera bidali du baloia, Kastamonuk aprobetxatu duena (21-14). Ideia korrika egitea zen baina gipuzkoarrak ere makal zazpi metroetan, lau huts eginez. Puchek partida gelditu behar izan du 39. minutuan turkiarrak gelditze aldera.
Halere, behin baino gehiagoetan gertatu bezala, taldeak guzti ematen jarraitu du, lehenengo lerroa presionatuz, kontraerasora irteten, Kastamonuk arazo gehiago zituen baloia piboteengana helarazten baina Iskenderoglu jaurtitzen ere bikain aritu da. Puchek Lladró sartu zuen baina eskarmentu handiko jokalaria da turkiarra -12 gol - edo aitzitik, Kolodziejska poloniarra hegaletik asmatu du.
Bost goleako aldea zegoen bi taldeen artean azken hamar minutuetan sartu direnean. Orduan SUPER AMARA Bera Berak defentsa estutu zuen, Aramendia –hamar gol - edo Etxeberriarekin –zortzi gol- korrika egiteko aukera izan du, Ederra aurkitu du pivotean, –bizkarra emanda sekulako gola sartu du-, Karstenek –sei gol, bi penaltiz- barneraketak egiteko aukera izan du, Castellanoses geldiketak egin ditu eta Arderíusek azken jaurtiketan berdinketa lortu du (35-35).
Atarikoan, Puchek ohartarazi zuen kanporaketa luzea zela, ia 120 minutu jarraian eta bigarren partidara aukerak zituela iritsi nahi zuen, baina ez da erraza izango. Kastamonuk baliabideak ditu, handiak dira, kanpoko jaurtiketa du, hegaleko eta pibote onak, hortaz, SUPER AMARA Bera Berak defentsan estutu beharko du eta erasoan abiadura handitu. Bere alde, gol askoko markagailua, bihar leku berean jokatu arren etxeko talde gisa izanda, gol gutxiko berdinketarekin QR3an izango lirateka gipuzkoarrak.
Fitxa: Kastamomu Belediyesi 35, SUPER AMARA Bera Bera 35
Kastamomu Belediyesi 35 (19+16): Rombescu, Kotsina (4), Elez (2), Iskenderoglu (12), Seric (5), Sinitsyna (3) eta Kolodziejska (5) –titular- Yilmaz (3), Aydin, Barbosa (1), Güler, Muratovic eta Nenezic (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 35 (14+21): Castellanos, Etxeberria (8), Menéndez, Arderíus (4), Sans, Azurmendi eta Aramendia (10) –titular- Karsten (6), Guarieiro (2), Zaldua, Ederra (5), Cardoso, Lladró (p.s.), Ezkurdia, Encina, Berasategi.
Epaileak: Silviya Markovska eta Jonko Vutov (BUL)
Kanporatuak: Seric (2), Kotsina (2), Sinitsyna (2) eta Yilmaz (2) Kastamonutik eta Guarieiro, Sans, Azurmendi eta Etxeberria SUPER AMARA Bera Beratik.
Partzialak: 4-2, 8-4, 10-6, 13-9, 16-12, 19-14 –atsedenaldia- 21-15, 24-20, 28-23, 32-27, 34-31 eta 35-35