Bestetik, infantil mailan Bera Bera Bat taldeak (19-22) galdu zuen Aloña Mendirekin; Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Hiru taldeak (24-3) gainditu zuen Urola Eskubaloia eta mutiletan, Hernani E.T.ri irabazi zion Bera Berak (36-28).
Datorren asteartean, 19,30etan, Andoainen elkarren aurka arituko dira Leizaran Eskubaloiak eta Bera Bera Bi infantil mailako neska taldea.
Argazkiak (Juan Antonio Garaikoetxea): Infantil mutilak, Bera Bera Bat, Bera Bera Hiru
Bera Berak aurrean Zilarrezko mailako B multzoko liderra izango du, historia egin duen taldea, izan ere, Kopako fase finala jokatzen bere mailako aurrenea izango da, apirilaren 15etik 17ra bitartean O Porriñon burutuko dena. Gipuzkoarrak eta errioxarrak taula berean daude baina final-laurdenetan aurkari zaila izango dute aurrean, Mecalia Atlético Guardés alegia.
Kopako fase finalean egon arren, Logroño Sporting La Rioja taldearen helburu nagusia Loterías Ligara igotzea da.
Eli Pinedo, Bea Fernández eta Maitane Etxeberria internazionalak selekzioekin daudenez, Montse Puchek lehenengo plantillako prest dituen jokalariak eramango ditu eta Eider Lizarbe.
Espainiako hautatzaileak zerrenda definitiboa eman du gaur eta 16 jokalarien artean da Maitane Etxeberria.
Espainiak multzoko aurreneko selekzioa izan beharko du eta horretarako Polonia (larunbata, 18etan), Eslovakia (ostirala, 16 etan) eta Turkia (igandea, 12etan) gainditu beharko ditu.
Ikus zerrenda osoa
Eli Pinedo eta Bea Fernández
Bizpahiri egun atseden hartu ostean, gaur Madrilen elkartu dira berriro. Espainiako selekzioak Norvegiara egingo du bidaia egungo Munduko txapelduna ez ezik, Brasil eta Alemania ere izango ditu aurrean asteburuan.