SUPER AMARA Bera Bera aurten osatu duen plantillaren ezaugarri nagusiena gazteria da, bataz beste, 24 urtetik bueltan dagoena. Kastamomun asteburu honetan 28 urte baino helduago duen talde baten aurka arituko dira gipuzkoarrak, 30 urte baino gehiago dituen zazpi jokalari izango dituzte aurrean.
Turkiako txapelduna eskarmentu handiko bertako bi jokalarien inguruan osatu du taldea: 37 urteko Yilmaz albokoa eta 35 urteko Iskenderoglu zentrala. 21 urteko Aydin eta 23 urteko Güler hegaleko jokalariak dira lau turkiarrak, hortaz, bederatzi atzerritar dituzte. Hegalekoak dira Kotsina bielorrusiarra-26 urte- Antalyako Muratpasarekin jokatu zuena Donostian eta 32 urteko Kolodziejska –Vistal Lacpoz taldean egon zen baina ez zuen jokatu Txapeldunen ligako atarikoa ezta ere Cup Winners Cupek kanporaketa, iraulketa historikoaren urtean-.
Lehenengo lerroan Elez kroaziarrak -30 urte- erreferentzia da eta eskarmentu handiko turkiarraz gain, bertan dira Montenegroko Muratovic gaztea (21 urte) eta Sinitsyna errusiarra (34 urte). Pibote sendoak ditu, Barbosa brasildarra (25 urte) eta Montenegroko Seric (32 urte).
Azkenik, atezain lanetan ere eskarmentua eta gaztetasuna: Rombescu errumaniarra, Turkian urte asko daramada eta Nenezic kroaziar gaztea (20 urte).
Denboraldi honetan, Kastamonuk Superkopa bereganatu du, ligako lau partidetatik bi irabazi ditu eta SUPER AMARA Bera Berarekin bat egin du EHFn Txapeldunen ligako atarikoan Kroaziako Podravka (21-17) eta Bielorrusiako HC Gomelekin (29-28) galdu zuen, nahiz eta aukerak izan bi norgehiagoketan.
Gipuzkoarrak Turkian emaitza onik atera ez arren eta bertan izango duten giro beroari muzin egin beharko dioten, kanporaketa gainditzeko aukerak ditu SUPER AMARA Bera Berak. Puchek uste du etxetik at aritzea zailtzen duela erronda baina “aurpegia emango dugu, gauza batzu garbi ditugu”.
Hiru kanporaketa jokatu dituzte donostiarrek Turkiako taldeen aurka. 2002-03 denboraldian, Bera Berak Gipuzkoan antolatu zuen kanporaketa osoa Ankara taldearen aurka, aurreneko lehian 30-21 nagusitu zen eta hurrengo egunean berdindu zuten. Halere, 2009ko azaroan ezin izan zuen joaneakoan Üsküdar taldeak (32-26) hartu zuen tartea irauli, Donostian 32-30 gelditu baitzen. Bertan ziren Rombescu atezaina eta Yeliz Yilmaz turkiarra eta beste aldean, Menéndez eta Eider Rubio, egun bigarren entrenatzailea. Azken lehia Turkian, 2015eko otsailean. Gascan Bera Berak berdinketa baino ez zuen lortu (30-30) Muratpasarekin, Antalyan kanporaketa bereganatu zuelarik 29-27.
Partidak, urriaren 14ean 14etan Euskadin eta igandean, 16etan. Silviya Markovska eta Jonko Vutov bulgariarrek zuzenduko dituzte lehiak, Efstratios Kyriakoulias greziarra EHFko delegatua delarik.