Super Amara Bera Berak gaur egun dituen baliabide guztiak ustiatu ditu Brest Bretagne talde handiari aurre egin ahal izateko, halere 20-25 galdu du EHFko hirugarren kanporaketako joanekoan.
Gasca kiroldegiko bi harmailak guztiz ia beteta, zeharo girotu da Montse Pucheren jokalariek partidari hasiera sutsua eman ostean, horrelako partidak merezi duen giroa sortuz. Martínez eta Elorzaren bajak oso garrantzitsuak dira 16 jokalarietatik edozein jokatzeko gai den talde baten aurka.
Hasierako 16 minutuetan Super Amara Bera Berako jokalariek aho zabalik utzi dute Gasca. Puchek hasieratik Sans eta Menéndez erdian, Arrojeria eta Fernández ondoan, Aramendia eta López hegaletan eta Temprano atepean jarri ditu. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Atezainak geldiketa ikusgarriak egin ditu bera taldeari aukerak emanez, lehenego lerroko jokalariek bretaniarren defentsan hutsuneak ireki dituzte.
Menéndezen gol batekin Laurent Bezeau entrenatzaileak partida gelditu du. Múgicak penaltiak sartu ditu, Tempranok ia iritsitakoa gelditzen zuen eta Super Amara Bera Bera aurretik, 16 minutuan (8-4).
Halere, Alison Pineau atera da eta partida aldatu du ez berak erabaki duelako baizik eta bretoiarren defetsak estutu duelako. Hortaz, Durand kontraerasoan eta Prouvensier hegaletik norgehiagoka berdindu dute, gero Manguék aurretik jarri du (9-12, atsedenaldian).
Bigarrenean, Arrojeriak 15 minutuko lehorteari amaiera jarri dio baina zorte txarre ere izan dute gipuzkoarrek, jokaldi berean hiru aldiz posteari eman diotelako eta ondoren, Múgicak penaltia huts egin du.
Orduan, Alicia Fernándezek ardura hartu du eta hegaletan Etxeberria eta Aramendia lagun, pixkanaka pixkanaka gipuzkoarrek gerturatu dira (17-18, min 46) Brest taldeak partida gelditu du eta ostean tartea ireki du berriro. Zaldua, López eta Ezkurdia atera dira, Etxeberriak 19-21 ezarri du lau minutu falta baina hor agortu da taldea, hiru baloi galduta Bresten kontraerasoak baliatuz eta bost goleko desabantaila 20-25. Itzulera, datorren larunbatean 20,30etan Brest Arenan. Aurretik, O Porriñora bidaia asteazkenea Ligan lidergoari eusteko.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 20 vs Brest Bretagne Handball 25
Super Amara Bera Bera: 20 (9+11): Temprano, López, Arrojeria (2), Sans (1), Fernández (5), Menéndez (2) eta Aramendia (3) –titular- Ederra , Múgica (2p) Etxeberria (3), Zaldua, Ezkurdia (2). Deialdian: Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.)
Brest Bretagne Handball 25: (12+13): Darleux, Durand (3), Akoa (3), NGouan (1), Tissier (2), Mangué (3) eta Prouvensier (4) –titular- Limal (1), Pineau (3,1p), Le Hir (2), Geiger, Tizi Sadki, Copy (1), Toublanc, Desgrolard (2) eta Dangueuger (o.a.)
Epaileak: Victoriia Alpaidze eta Tatyana Berezkina (Errusia)
Kanporatuak: Fernández Super Amara Bera Beratik eta NGouan , Akoa eta Prouvensier Brest Bretagne taldetik.
EHF delegatua: Tatjana Medved (Serbia)
Partzialak: 3-2, 6-3, 7-4, 8-6, 9-9, 9-12 –atsedenaldia- 10-14, 13-15, 15-18, 17-20, 18-21 eta 20-25
Bost partida larunbatean eta hiru igandean. Gainera, gehienek Super Amara Bera Berak jokatuko duen EHFko kanporaketa ikusteko aukera izango dute, Brest Bretagne taldea hartuko baitu bihar Gascan 19etan.
Ordutegiak:
Azaroak 12, larunbatean:
Errenteria 11,30 Infantil nes. Ereintza Beissier vs Bera Bera Txuria
Zumaia 12,45 Kadete nes. Bera Bera Laranja vs Trapaia Taberna Pulpo
Ordizia 13 Kadete nes. Ordizia Irurena vs Bera Bera Urdina
Zumaia 16 Senior nes. Pulpo vs Bera Bera
Bidebieta 18 Jubenil nes. Bera Bera Laranja vs Urnieta Quel. Abog.
Irun 18 Jubenil nes. Bidasoa Irun vs Bera Bera Urdina
Bidebieta 18,30 Senior nes. Bera Bera vs Kukullaga
Azaroak 13, igandea:
Zumaia 11,30 Infantil nes. Edu Óptica Pulpo vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 12,30 Infantil nes. Bera Bera Urdina vs Urnieta Altuna Aut.
Egia 12,30 Infantil nes. Bera Bera Urdina vs Amenabar B
EHF Cupeko hirugarren kanporaketako joanekoan bihar Gascan, 19etan, Super Amara Bera Berak Brest Bretagne Handball hartuko du, Frantziako ligako talderik indartsuenetarikoa. Partida Victoriia Alpaidze eta Tatyana Berezkina errusiarrek zuzenduko dute, EHFko delegatua Tatjana Medved delarik.
Montse Puchek onartu du Super Amara Bera Bera “Guardéseko partida ostean gogotsu” iritsi dela baina jakin badaki, Ana Martínez eta Patri Elorza baja izanda, “oso kanporaketa gogorra izango da”, halere bere taldea “ilusio handiz eta lan askokin ikusten du erronkari heltzeko”.
Brest Bretagne taldeak “jokalari bikainak ditu, Marta Mangué espainarraz gain, Alison Pineau da protagonista nagusiena baina hor dira Darleux atezaina, Limal edo Geiger alboko jokalariak.
Bretainiako taldeak duen mailaz aparte, Puchek ziurtutatu du “lan asko egingo dugu kanporaketa gainditu ahal izateko”. Horretarako, “defentsa gakoa izango da, erdian sortzen duten jokua gelditzeko gai izan behar dugu, oso alboko jokalari onak dituelako eta hegaleko jokalariek dena sartzen dute”. Defentsa eta gero “korrika egin eta baloiak ez galtzea”.
Entrenatzaileak markagailuarekin ahaztu da eta jokalariei eskatzen die “partida bikaina jokatu duten sentsazioa izan dezaten”.
Sarrerak 10 eurotan daude salgai helduentzako eta bost, gazte eta jubilatuentzat. Abonatuek, erdia ordaindu beharko dute, 5 eta 2,5 euro, alegia.
Orain arte jokaturiko denboraldiko partidarik onena burutu du Super Amara Bera Bera Bidebietan Mecalia Atlético Guardés (28-22) gaindituta. Aurkari zuzenen aurrean lehenengo norgehiagoka zuten donostiarrek eta defentsa estua, Tempranoren geldiketak, kontraeraso bortitza eta lasaitasuna eraso jokoan izan dira gaurko gakoak.
Partidak oso erritmo altua izan du, Guardesen hutsuneak aprobetxatu nahi zituen Super Amara Bera Berak sei metroak bilatzen, hórrela iritsi dira aurreneko bi penaltiak Múgicak sartu dituena. Mecalia Atlético Guardésen baliabide nagusiena Mendoza argentinarra izan da partida hasieran.
Temprano eta Carratú atezainak bikain aritu dira halere Super Amara Bera Berak tartea irekitzen asmatu du kontraerasoa baliatuz, atsedenaldira aurretik (14-9) iritsita.
Bigarren zati hasieran Temprano protagonista izan da, geldiketak bata bestearen atzetik eta Fernández eta Arrojeriak hutsuneak aurkitu dituzte galizarren defentsan. 18-11 markagailuan Pradesek partida gelditu du, zentralen aurka banakako defentsa agindu du, 24-20 gerturatu da Guardés baina Arrojeriak eta Sans, kontraerasoan, Super Amara Bera Beraren garaipena ziurtatu dute, larunbatean EHFn Brest Bretagne taldeari aurre egiteko konfidantza emango diona.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 28, Mecalia Atlético Guardés 22
Super Amara Bera Bera 28 (14+14): Temprano, López (2), Arrojeria (5), Fernández (6), Ederra (2), Menéndez (2) y Aramendia (1) –titular- Sans (4), Múgica (4p), Etxeberria, Ezkurdia (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian, Zaldua eta Lizarbe.
Mecalia Atlético Guardés 22 (9+13): Carratú, Urban (4, 1p), Mendoza (5), Haridian (2), Sempere (4, 1p), Hernández (2, 1p), Álvarez (1) –titular- Espiñeira (1), Doiro, Cerqueira, Kurchankova, Romero (3), Onicas eta Fervenza.
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Yon Bustamente (Nafarroa)
Kanporatuak: Menéndez, Aramendia eta Sans Super Amara Bera Beratik eta Haridian (2), Hernández (2), Urban eta Sempere Guardésetik.
Partzialak: 2-2, 3-3, 6-5, 10-7, 13-9, 14-9 –atsedenaldia- 15-11, 19-12, 21-13, 23-16, 24-19 eta 28-22
Sailkapen nagusian bi puntuko aldea dute Super Amara Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardés, Loterías Ligari hasiera bikaina eman dioten taldeak nahiz eta donostirrak lidergoan izan zortzi partidak irabazita eta Guardések Telden baino ez duen galdu, bigarrena den Rocasaren aurka, kanariarrek partida bat gehiago jokaturik.
Loterías Ligako gol gutxien jasotzen duten taldeak elkarren aurka jokatuko dute asteazkenean Bidebietan (19etan). José Ignacio Pradesen taldeak 165 gol jaso ditu eta Super Amara Bera Berak bat gehiago. Hau da, bataz beste, 21 gol baino gutxiago hartzen du batak edo besteak. Zerrenda honetan hurrengo taldeak 24 jaso ditu, Prosetecnisa Zuazok, hain zuzen.