EHF Cupeko sailkatu diren 12 taldeekin eta Champions Leagueko multzoetan laugarren postuan gelditu diren beste lau taldeekin; HC Leipzig, Glassverket, Rostov eta Sävehof osatuta geratu da multzoen fasea, Super Amara Bera Bera ligaxka honetatik kanpo gelditu da lehengo larunbatean Brest Bretagnen aurka 23-19 galdu ostean.
Europako ligarik indartsuetako taldeek osatuko dute EHF Cup, ligako txapeldunik gabeko multzoen fasea, hain zuzen. Alemaniako lau talde: HC Leipzig, Metzingen, Bietigheim eta Oldenburg; Errusiako hiru: Rostov, Lada eta Kuban Krasnodar; Frantziako Nantes eta Brest Bretagne; Hungariako Erd eta Alba Fehérvar; Norvegiako Glassverket eta Byasen; Danimarkako Nykobing eta Randers eta Sävehof suediarra.
Hortaz, Europatik kanpo gelditu dira, besteak beste, Espainia, Holanda, Austria, Kroazia, Italia, Polonia eta Turkiako txapeldun atera ziren taldeak.
Bihar Vienan ligaxkaren zozketari ekingo diote, 2017ko urtarrilaren 7-8an hasiko dena.
2016-17ko Loterías Ligari hasiera bikaina eman ostean, jokaturiko hamar partidak irabazita, lidergoan bakarrik, golegile nagusia eta gol gutxien jasotzen duen taldea izanik eta egoera zailak gaindituta, Temprano, Martínez eta Elorzaren bajak, esate baterako, koska bat baino gehiago igo zaio maila Super Amara Bera Berari, bihar EHFKo hirugarren kanporaketako itzulera partidari ekin beharko dio bost goleko desabantaila duela (20-25) Brest Bretagne taldearen aurka.
Montse Puche entrenatzaileak jakin badaki erronka “zaila” dela. Gascan ikusi zen Brest Bretagne “oso talde indartsua dela”, Pineau eta Manguék zuzentzen dutena eta Frantziako ligako sailkapeneko goiko aldean dena. Joaneko partidan eta azkeneko bideoetan ikusitakoarekin, Puchek dio “defentsan ondo gaude”, gainera Patri Elorzaren ekarpena izango du, halere, “erasoan hainbat gauza aldatuko ditugu”. Gascan, Super Amara Bera Berak hasierako 16 minutu zoragarri egin zituen (8-5), defentsan intentsitatea erakutsiz eta erasoan lehenengo lerroak jokuari abiadura eman ziolako.
Ligan helburuak beteta, Montse Puchek onartzen du “kanporaketa gainditzea oso zaila da”, horregatik “partida irabaztea nahi genuke eta batez ere, jokalariek etenaldira –astebete jai izango dute- sentsazio onekin joatea nahi dut”.
Atzo O Porriñon lortutako garaipenarekin (21-33) Super Amara Bera Bera 2016.ari amaiera jarri zion Estatuko lehiaketei dagokionez Ligan, Kopan eta Superkopako partida guztiak irabazita. Hau da Montse Puche entrenatzailearen taldeak Ligako 26 norgehiagoka (iazko denboraldiari dagokion 16 eta aurtengo 10), Kopako lau (Zarautzen final-zortzirenak eta Porriñoko faseko hiruruak) eta Iruñeako Supekopa irailean Prosetecnisa Zuazoren aurka (33-21). Loterías Ligari dagoionez garaipen bolada 28 partidetara luzatzen da, 2015eko azarotik 2016ko azaro bitartean. Super Amara Bera Berak 2017ari hasiera gogorra emango dio Rocasa hartuz eta Prosetecnisa Zuazori bisita eginez.
2016 urte historikoa izango da klubarentzat. Garaipen guzti horiek lortzeaz gain, Bera Berak bosgarren Kopa eskuratu zuen, hortaz, garaikurraren jabe da. Telden irabazita laugarren liga gol average delakoari esker poltsikoratu zuen. Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedoren erretiro urtea izango 2016a, Bera Berarentzat ereduzko jokalariak eta, era berean, proiektu berri baten hasiera David, Spyro eta Gesalagako enpresen inplikazioagatik baina batez ere Super Amararena, taldeari izena eman diona eta Champions Leagueri ekiteko Errealarena, instituzioak lagun.
Irailean, Super Amara Bera Berak Superkopa lortu zuen, Champions Leagueko sailkatze fasea antolatu zuen –beste erronka historikoa- nahiz eta garaipen bakarrarekin gelditu. Ligan, estu Aula eta Elxen aurka, Martínez eta Elorzarik gabe Alcobendas eta Guardés gainditu zituelarik. Zenbakietan, golegile nagusiena da partidako 30 gol baino gehiago eta gol gutxien jaso duena, partidako 21 baino gutxiago.
Larunbat honetan (20,30etan) Bretainiako Brest hirian EHFko kanporaketa osatzea falta zaie gipuzkoarrei, bost goleko (20-25) desabantaila izan arren, urtea ahalik eta duinena bukatu nahi dute ezer ez galtzeko eta asko irabazteko baitago partida horretan.
Loterías ligako 16-17 denboraldiko haman jardunaldiak irabazteaz gain, etenaldira lidergoan da bakarrik Super Amara Bera Bera, Rocasarekiko bi puntuko aldea duela, Guardesekiko lau eta Prosetecnisa Zuazok baino sei gehiago. Hortaz gain, gaur gauean O Porriñon Godoy Maceira taldeari gaindituta, Bera Berak 2016. urte borobila osatu du, Estatuko lehiaketa guztietako norgehiagokak eskuratuz: ligako 26, Kopako, lau eta Superkopa. Aitzitik, Europa beste koska batean gelditzen da Europa, non bi partida galdu dituen eta bakarra irabazi. Larunbatean EHFko itzulera jokatuko du Brest hirian, bertako taldeak gaur Bessançon taldearen aurkako partida irauli egin du (24-21, atsedenaldian 9-13).
O Porrinon jokatzeak Europako kanporaketa erdian kezka eragiten zuen Donostian, hortaz taldeak hegazkina hartu du gaur goizean Loiun autobuseko bidai astuna ahaztuz.
Eta Super Amara Bera Berak erantzun du. Menéndez eta Aramendia jokalariei esker gipuzkoarrak aurretik jarri dira 9. minutuan eta hortik aurrera partidaren jabe egin dira. Elorzak bat egin du taldearekin baina Puchek azkeneko taldeari eman dio ardura, Sans eta Menéndez erdian, Arrojeria eta Etxeberria ondoan eta Fernández eta Aramendia hegaletan, Temprano atepean. Samartin alboko jokalariak Godoy Maceira Porriño mantendu du partidan eta gero Sara Gil hegalekoak jarraitu dio. Galizarrek ondo estutu dute Fernández eta Arrojeria baina usurbiltarrak lehenengo zatia bukatu baino lehen hiru gol sartu ditu, garrantzitsua azkena, izan ere, Abel Estévezek partida gelditu du atsedenaldira gol bakar batera gelditzeko asmoz eta Arrojeriak 12-15 ezarri du.
Bigarren zatian goitik behera mendean hartu du Porriño Montse Pucheren taldeak -9-18 partziala lortuz-. Hasieran Alicia Fernándezek asmatu du baina lekukoa hartu dio Menéndezezk, bederatzi gol eskuratuta, bere markarik onena lortu du, maiatzean Leonen sartutako zortzi golekoa gaindituz.
Abel Estévez entrenatzailea saiatu da bere taldea animatzen baina Super Amara Bera Beraren tartea geroz eta zabalagoa zen (21-33).
Fitxa: Godoy Maceira Porriño 21, Super Amara Bera Bera 33
Godoy Maceira Porriño 21 (12+9): Susi Sánchez (P), Gil (5), Samartín (6), Cacheda (2), Andrea Dapena, Alba Dapena (2) eta Martínez –titular- Cerqueira (1), Aguirre (2), Costas (1), Rivas, Liranzo (1), Campo (1), López, Sanjuan (o.a.) eta I. Sánchez (o.a.)
Super Amara Bera Bera 33 (15+18): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (9), Sans (2), Arrojeria (5), Fernández (4) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, López (3), Elorza, Ezkurdia (2), Múgica (1), Zaldua (1) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Andrés Rosendo eta Sergio Rodríguez (Galiza)
Kanporatuak: Samartin (2) eta Aguirre Godoy Maceira Porriñotik eta Menéndez, Arrojeria eta Elorza Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 2-2, 3-5, 5-7, 7-9, 10-12, 12-15 –atsedenaldia- 13-18, 14-21, 17-25, 19-27, 20-30 eta 21-33
Zazpi partida larunbaterako eta lau, iganderako. Uranzu pilotalekua, Majori kiroldegia Ordizia, Donostian hiru lekuetan: Bidebietan, Gascan eta Egian eta norgehiagoka aipagarri bat, Zarauzko Aritzbatalden jokatuko dena larunbatean 17,45etan Aiala eta Bera Bera senior mailan, euskal ligan.
Ordutegiak:
Azaroak 19, larunbata:
Infantil mutilak Irun (Uranzu) 10,30etan Pich Bidasoa Irun B vs Bera Bera Urdina
Kadete neskak Ordizia 17,30etan Ordizia Eskubaloia vs Bera Bera Laranja
Kadete mutilak Bidebieta 16etan Bera Bera Laranja vs Amenabar B
Bidebieta 17,45etan Bera Bera Urdina vs Bankoa Elgoibar
Jubenil neskak Ordizia 16etan Ordizia Eskubaloia vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 19,45etan Bera Bera Urdina vs Ordizia Irurena
Senior neskak Zarautz 17,45etan Aiala vs Bera Bera
Azaroak 20, igandea:
Infantil neskak: Bidebieta 10etan Bera Bera Laranja vs Leizaran
Ordizia 11,30etan Ordizia Irurena vs Bera Bera Urdina
Egia 12,30etan Bera Bera Txuria vs Hernani ET. A
Kadete neskak Gasca, 10etan Bera Bera Urdina vs Tolosa Esk. B.