Ohorezko mailako 26 denboraldietan, urte berria etxean 16 aldiz agurtu du Bera Berak, 13 garaipen eta hiru porrot izan dituelarik, beraz, ondo ekin dio urtarrilari Bidebietan. Azken sei denboraldietan donostiarrek etxean ireki dute urtarrila, garaipen guztiak lortuta: birritan Rocasa, Prosetecnisa Zuazo eta Helvetia Alcobendasen aurka eta zortzi dira jarraian irabazi dituzten partidak Gabonak ostean Ligari Bidebietan itzultzerakoan.
Ligako etenaldi honek talde bakoitzaren ibilbidea mugiarazten du, izan ere, azaraoaren 19tik urtarrilaren 14ra arte ia bi hilabete lehiatu gabe dira, errendimenduan eragina duena. Denboraldi honetan, Super Amara Bera Berak 15 partida jokatu ditu, Superkopa irabazita, Ligako hamar norgehiagoka, Champions Leagueko atariko bat eta Europako beste hiru galdu ditu. Etenaldia ondo etorri zaio baina, larunbatean gertatuko den bezala, aurkari zuzenen kontrako partidak balira urtea ondo hastea erabakiorra da.
Juan Carlos Elorza kazetariak bildutako datuei esker, jakin badakigu ohorezko mailan igarotako 26 denboraldietatik hamar aldietan bidaiatu zuela Bera Berak urte hasieran, bost partida galduz, bi berdinduz eta hiru irabazita. Bera Berak etxetik kanpo jokatutako azken partida urtea hasi bezain pronto 2010etko urtarrilaren 15ean izan zen eta Eldak mendean hartu zuen (31-25) eta etxean azkena galtzen, 2003ko urtarrilaren 15ean El Ositoren aurka (20-26). Beste biak, 1994ean Valencia Urbanaren aurka eta 1991ean Constructora Estellésen aurrean (19-22), kasu honetan etenealdia bi astekoa baino izan zelarik.
Bera Berak eta Remudasek bost aldiz elkarren aurka aritu dira Ligako urteko lehen partidan Ligan –seigarrena larunbatean Bidebietan (18etan)- eta guztietan etxeko taldeak bereganatu ditu garaipenak, donostiarrek hiru aldiz eta Teldekoak birritan. Azken urtetan Rocasa bi aldiz izan da Bidebietan Ligaren bueltako lehen partida horretan, 2011ko urtarrilaren 8an eta 2015eko urtailaren 15ean. Lehengoan, Bera Bera 26-23 izan zen nagusi Eider Rubiok zazpi gol sartu zuelarik eta bigarrenean, 25-20 Eli Pinedo golegile nagusia izan zelarik bost gol sartuta. Hirugarren garaipena urruti gelditzen da, 1992an alegia (27-23). Telden berriz 2008an (27-22) eta 1999an (24-21) galdu zuen Bera Berak.
Halere, oraindik oroimenean gelditzen da Rocasak iazko denboraldian irabazitako partida Bidebieta azken jokaldian (26-27). Larunbatean protagonista berriak izango dira pistan, izan ere, Ziarsolo, Pinedo, Bea Fernández ez dira urdinez arituko baina Davinia eta Albaladejo horiz ezta ere.
Datorren larunbatean, urtarrilaren 14an, arratsaldeko 18:00etan hasiko den Super Amara Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria emakumezkoen Eskubaloiaren Ohorezko Mailako norgehiagokaren harira, Donostiako Bidebieta polikiroldegian Mobile Give Day izenekoa izango da.
Mobile Give Day delakoa telefono mugikor zaharrak jasotzeko ekimena da, eta ALBOAN GKEak martxan jarri duen Gatazkarik Gabeko Teknologia (http://www.tecnologialibredeconflicto.org/) izeneko kanpainaren parte da. Kongo EDn duela 20 urtetik baino gehiagotik bizi duten gatazka armatuak sorturiko giza eskubideen urraketa salatzea da kanpaina horren asmoa. Gerra hori hein batean lotuta dago gure teknologia funtzionatzeko ezinbestekoak diren mineral batzuk ustiapenarekin. Helburua Europako legedia aldatzea da, mineral horiek saltzean irabazitako diruak ez dezan eskualde horietako gatazka armatua finantzatu.
Urtarrilaren 14an pertsona orok telefono zaharrak eramatea nahiko genuke, eta bertan jarritako kutxetan sartzea. Horrela, gailu horiek birziklatu ondoren ateratako etekinei esker Kongoko ekialdeko gatazkak eragindako errefuxiatuei lagunduko die ALBOAN GKEak.
Halaber, polikiroldegian postu bat jarriko da eta bertan kanpainari buruz informazio gehiago jaso, legedia aldatzeko sinadurak batuz kanpaina sustatu, eta ALBOAN eta Super Amara Bera Bera taldeko egutegiak, kamisetak eta abarrekoak erosi ahal izango dira.
Gironako hainbat herritan pasa den astean zehar burutu den Estatuko lurraldeko selekzioen arteko txapelketan infantil, kadete eta jubeniletan, emakumezko zein gizonezkoetan, Catalunyak bereganatu du protagonismoa izan ere lau urre eta zilarrezko eta brontzezko bana bereganatu baitu.
Euskadik domina bat baino ez du lortu eta laugarren postu bat, biak jubenil mailan, brontzea emakumezkoen selekzioari esker non Bera Berako Elene Vázquez zentrala, Anne Gorostidi esker hegalekoa eta Estitxu Berasategi alboko jokalaria aritu ziren. Azken hau bihartik Pucheren agindupean jarriko da. Gaztela Leoi eta Madrilen aurka aurreneko bi partidak galdu ostean Txerra Resak zuzentzen duen selekzioak Valentzia gainditu zuen (24-20). Final-laurdenetan, Andaluzia mendean hartu zuen, beste multzoko bigarrena, baina finalerdietan ezer gutxi egin ahal izan zuen Madrilen aurrean. Brontzea lortzeko norgehiagokan Euskadi Gaztela Leoi baino gehiago izan zen (25-21), Bera Berako jokalariek 13 gol sartu zutelarik (Gorostidi, 5 y Vázquez y Berasategi 4).
Kadete mailan aritu zen Bera Berako Nerea Lizarraga. Jubenil taldeak bezala azken partidan lortu zuen final-laurdenak jokatzeko txartela baina Madrilen aurka galdu zuen eta azkenean, seigarren postuan gelditu zen.
Partidaren hasiera txarra (4-1) irauli dute gipuzkoarrek, lehengo zati erdialdean zuzeneko martxa jarriz eta berriro ere Euskal Koparen jabe egin dira (17-31) Prosetecnisa Zuazo Barakaldo Lasesarren gaindituta, 25 urteurrena dela eta bertan antolatu baitute. Bera Berarentzat laugarren Euskal Kopa jarraian da (Zumarraga, Zarautzen bi eta gaur goizekoa) eta asteburua Loterías Ligarako atarikoa hartu du, izan ere, txapelketara itzulera gogorra dute donostiarrek datorren larunbatean 18etan Bidebietan Super Amara Bera Berak Rocasa hartuz eta Barakaldora berriro itzuliz urtarrilaren 21ean lehenengo itzuliko azken aurreko partidan.
Ez dira ondo hasi Pucheren jokalariak, Elorza eta Sans erdian kokatuz 6-0 defentsan, Fernández eta Arrojeria ondoan, López eta Aramendia hegaletan eta Zugarrondo atepean. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eraginkor hasi da kanpotik bi gol sartu ditu Espínolak eta Egozkuek hiru, guztiak ederrak, hiru goleko abantaila lortuz.
Hamargarren minutu aldera, Super Amara Bera Berak defentsan estutu du, Zuazo baloia galtzen hasi da, Aramendia ondo atera da kontraerora, posizionaleak lehenengo lerrokoek sei metrotara iritsi dira –Alicia Fernándezek sekulako gola egin du-, Marta López ere aurkitu dute, nahiz eta Castellanos atezainak eta posteak bi goletan utzi duten eskuin hegalekoa eta Múgicak penaltiekin asmatu du. Horrela markagailuan aurrera hartu du eta 15. minuturako (5-9) tartea ireki dute 0-7 partzialari esker.
Etxeberria eta Berasategi gabe –Ana Martínezek lanean dirau-, Montse Puchek Múgica, Menéndez, Lizarbe eta Ezkurdia sartu ditu. Super Amara Bera Beraren defentsa sutsua zen baina, atzo bezala, ez du zigorrik jaso. Prosetecnisa Zuazok ez zuen asmatzen, Ainhoa Hernándezek defentsan baino ez du jokatu, Nogalesesek lehortea apurtu du eta Espínolaren bi golekin atsedenaldira iritsi dira (8-15) jokalariak.
Bigarren zatian, Tempranok Zugarrondo ordezkatu du, Zaldua Sansen ondoan kokatu da, Arrojeriak taldea zuzendu du, Múgica erasoan asmatu du eta López eta Ezkurdia, hegaletan fin. Ez dio ondo ekin partidari Super Amara Bera Bera eta Elicegui, De Andrés eta Azaola jokalarien golei esker Prosetecnisa gertutartu da (35 min 11-16).
Halere, Marta Lópezen du kupiderik izan Aallá atezainarekin, Ezkurdia eta Sans ondo atera dira kontraerasora, Múgicaren asistentzia ere aprobetxatu du piboteak eta zarauztarrak barneraketa batekin asmatu du eta Zalduak probokatu dituen beste bi penaltietan ere bai, hortaz, Super Amara Bera Bera tartea ireki du berriro (13-22). Puchek minutuak banatzen jarraitu du Menéndez, Fernández, Elorza, Aramendia, Ederra eta Lizarbe sartuz. Azpimarragarriena Aramendiak sartutako gola hegaletik eta pibote posiziona mugituta Lizarbek asmatzen jakin izan duen taldeko jokaldia.
Ondorioz, Montse Puchek sentsazio onak atera ditu Barakaldon igarotako asteburuan, Loterías Ligako itzulerari begira albiste ona.
Fitxa: Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17, Super Amara Bera Bera 31
Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17 (8+9): Castellanos, Mujika, Espínola (5), De Andrés (2), Nogales (1), Elicegui (2) eta Egozkue (5) –titular- Hernández, Agirregomezkorta, Azaola (2), Gil, Velasco eta Aallá (o.a.).
Super Amara Bera Bera 31 (15+16): Zugarrondo, López (3), Fernández (3), Arrojeria (3), Sans (4), Elorza (1) eta Aramendia (6) –titular- Ederra (1), Múgica (5, 4p), Menéndez (2), Ezkurdia (2), Lizarbe (1), Zaldua eta Temprano (o.a.).
Epaileak: Izquierdo eta Ansoleaga (Euskadi)
Kanporatuak: Nogales eta Elicegui Prosetecnisa Zuazotik.
Partzialak: 4-1, 5-4, 5-9, 6-10, 6-12, 8-15 –atsedenaldia- 11-16, 13-19, 13-22, 14-25, 16-26 eta 17-31
Argazkia: @CbmZuazo
Super Amara Bera Berak Euskal Kopako beste finala ekingo dio bihar Lasesarren gaur arratsaldean Kukullaga Etxebarri aise gainditu ostean (14-40, atsedenaldian 5-20). Aurrean bigarren finalerdiko garaile izango du bihar 12,30etan leku berean, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo edo Aiala Zarautz.
Puchek Etxeberriaren baja izan du orkatila bihurritu duelako, Lizarbe sartuz ondorioz, ezta Berasategi ere Euskadiko jubenil mailako selekzionarekin lurraldeko txapelketan brontzezko domina lortu duena.
Super Amara Bera Berako entrenatzaileak ez ditu defentsa-eraso aldaketak egin, izan ere, lau talde jarri ditu pistan, bakoitzak 15 minutu jokatuz. Tempranok eta Zugarrondok bakoitzak zati bat. Puchek buruan Rocasaren aurkako partida du, Loterías Ligako itzulera urtarrilaren 14ean izango baita Bidebietan (18etan) eta bihar ere finala jokatuko duenez, minutuen banaketa ondo orekatuta egin du.
Horrela, gipuzkoarrak erdian Sans eta Zaldua jarriz ezarri dira Lasesarren, Fernández eta Arrojeria ondoan eta Aramendia eta Lizarbe hegaletan, Temprano atepean. Kukullagari asko kostatu zaio baloia mugitzea, jaurtiketak egitean, penaltiak sartzea eta 20. Minutua igarota sartu bere lehenengo gola. Hortaz, Super Amara Bera Berak kontraerasoetan Aramendiaren bidez golak sartu ditu eta joku posizionalean, Zalduaren bidez.
15. minutuan Puchek talde osoa aldatu du, Elorza eta Menéndez erdian kokatuz, Múgica eta López ondoan eta Ezkurdia eta Ederra hegaletan. Partida ez da aldatu. Bigarren zatian, taldeetan aldaketa txiki bat ezarri du, Fernández eta Elorza aldatuz eta Zugarrondo atepean.
Fitxa: Kukullaga Etxebarri 14, Super Amara Bera Bera 40
Kukullaga Etxebarri (5+9) 14: Larroca, Coello (2), Pedrosa, Elorriaga (1), Vázquez (3), Ortega (1), González –titular- Rodríguez (3), Messari (1), Pérez, Buezo (1), Bermejo (2), Antolín, Fernández H. eta Fernández G (o.a.)
Super Amara Bera Bera (20+20) 40: Temprano, Lizarbe (1), Fernández (2), Sans (1), Arrojeria (3), Zaldua (5, 1p) eta Aramendia (6) –titular- Elorza, Ezkurdia (4), Ederra (6), López (3), Múgica (4, 1p), Menéndez (5) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Gartzia eta Sánchez (euskaldunak)
Kanporatuak: Pedrosa, Pérez eta Antolin Kukullaga Etxebarritik.
Partzialak: 0-3, 0-6, 0-11, 0-15, 2-17, 5-20 –atsedenaldia- 7-25, 8-29, 10-34, 11-36, 12-38 eta 14-40