Estatuko lurraldeen arteko txapelketan, lehengo aste osoan burutu zena Galizan, Euskadik gizonezkoen kadete taldeak brontzea eskuratu zuen eta emakumezkoetan infantil eta kadete mailako taldeak laugarrenak gelditu ziren. Bestetik, emakumezkoen jubenil taldea seigarrena gelditu zen, gizonezkoetan Kopa irabazi zuen, infantil mailako mutilek bezala.
Domina, hortaz, gizonezkoen kadete taldeak lortu zuen, finalerdian Catalunyarekin topo egin zuen – beste behin txapelketa menperatu dunea- (36-30) eta Madril gainditu zuen (31-26) brontzea eskuratzeko.
Infantil mailako nesken taldeak finalerdietan (23-19) Cataluyna txapeldunaren aurka galdu zuen eta Asturiasekin ezin izan zuten (18-23) domina lortu.
Bera Bera Eskubaloiak emakumezkoen kadete eta jubenil taldeetan zituen ordezkariak. Malen Morandeira eta Izaro Mujika laugarrenak gelditu ziren finalerdietan Catalunya txapeldurekin amore eman behar izan zuten (25-24) eta ondoren Valentzia (22-28) izan zen nagusi. Jubeniletan, Anne Gorostidi eta Amaia Eguren Catalunya ezin gainditu final-laurdenetan, ondorioz, seigarrenak gelditu ziren, azken partidan, Valentziarekin galdu ostean (32-25).
Argazkian: Mujika, Morandeira, Gorostidi eta Eguren