Mecalia Atlético Guardés taldeak Rocasa liderraren aurrean (26-21) lortutako garaipena Guerreras Iberdrola Ligaren sailkapena estutu du goitk, izan ere, kanariarrak nagusi dira 20 puntuekin, SUPER AMARA Bera Bera eta galiziarrak baino bi puntu gehiago, hiru Mavi Nuevas Tecnologías taldearekiko eta lau Aula Alimentos de Valladolidekiko.
Lehiaketako aurreneko hiru hilabeteetan erakutsitako nagusitasuna dela eta, hamar garaipenak poltsikoratuz, Rocasa faboritoa da Guerreras Iberdrolaren ligaren itzuleran, baina iaz bezala egungo txapeldunaren pistan galdu zuen urtea zabaltzen zuen partidan. Lehenengo itzulia amaitzeko bi norgehiagoka falta direnean, hiru taldeen artean bi puntu baino ez daude, halere, kanariarrek eta galizarrek abantail txikia dute gipuzkoarrekiko, izan ere, Rocasak Bidebietan eta A Sangriñan jokatu duelako eta donostiarrek bi aurkari horien pistatik pasatu behar delako –otsailaren 14ean Rocasari egingo dio bisita eta martxoaren 3an Mecalia Atlético Guardési-.
Larunbatean, hilak 20, SUPER AMARA Bera Bera Elxen jokatuko du, galizarrek Málagako Rincón Fertilidad taldeari egingo dio bisita eta Ibizako Santa Eularia hartuko du Rocasak.
Bestetik, Mavi Nuevas Tecnologías eta HGB Zuazo taldeen arteko berdiketa (28-28) eman zen Xixonen. Asturiarrek aurreneko itzulia Castellon itxiko dute eta Rocasa hartuko dute urtarrilaren 27an. Guardések Granollers hartuko du eta gipuzkoarrek derbiarekin amaituko dute urtarrilaren 26an Gascan (21etan).
Sailkapenaren erdian
Pixka bat beherago dira HGB Zuazo, 13 puntu Xixonen lorturiko berdinketarekin eta bat gutxiago KH7 BM Granollersek Rincón Fertilidad harrapatu duena, larunbatean mendean hartuta (29-21).
Ondoren, Elche Mustang eta Godoy Maceira Porriño. Elxetarrak Galizan nagusi izan ziren eta zortzi puntuekkin Abel Estévez taldea puntu bakar batera dute.
Santa Eulariak garaipen garrantzitsua lortu zuen BM Castellón taldearen aurrean, hortaz bost puntu ditu, Canyamelar Valencia baino bat gehiago eta jaitsiera postuetan dira BM Castellón bera (bi puntu besterik ez) eta Base Villaverde, oraindik estranatu gabe.
Ondorioz, esan daiteke ligako borrokan bost talde daudela, Europako lehian ere sartuko direnak (Ligak hiru leku emango ditu eta Kopak, bat). Beste hiru talde goikoak harrapatu nahian dabiltza, beste bi ez gora ez behera begira eta gainontzeko lau maila galtzeko arriskuan jarraitzen dute.
Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Tabla normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin-top:0cm; mso-para-margin-right:0cm; mso-para-margin-bottom:10.0pt; mso-para-margin-left:0cm; line-height:115%; mso-pagination:widow-orphan; font-size:11.0pt; font-family:"Calibri","sans-serif"; mso-ascii-font-family:Calibri; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-theme-font:minor-fareast; mso-hansi-font-family:Calibri; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}
SUPER AMARA Bera Bera, golegile nagusiena
Azken denboraldiekin konparatuz gero, SUPER AMARA Bera Beraren gola egiteko gaitasuna hazi egin da orain arte. Izan ere, sei partida jarraian daramazki 30 goleko langa gainditzen. Montse Pucheren taldeak 350 gol sartu ditu –iaz baino 21 gehiago-, Rocasak baino bi gehiago eta Mecalia Atlético Guardések baino sei.
252 gol jaso arren -22 gol baino gehiago- gol gutxien jasotzen duen bigarren taldea da, Mavi Nuevas Tecnologíasen atzetik (244 gol)