Deialdia osaturik eta hiru nobedadeekin hartuko du bihar larunbata (18etan) SUPER AMARA Bera Berak Canyamelar Valencia Bidebietan (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, Kantabria) Guerreras Iberdrola Ligako hamaikagarren jardunaldian.
Bera Berara iritsi zenetik, aurreneko aldia da Montse Puchek aurreneko taldeko jokalariaren bat deialditik kanpo utzi behar izatea. Ane Encina eta Ligia Costa taldekideak Bidebietako harmailetatik ikusiko dituzte, izan ere, eskubaloi gose dira zaletuek azken partida ofiziala azaroaren 11an izan baitzen Donostian.
Hortaz, biharko partidan lehiaketa ofizilera itzulera izango da Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo eta Mònica Ausàs jokalarientzat. Canyamelar Valencia taldearen aurka defentsako baliabide berriak ezagutaraziko ditugu non Ausàs jokalariaren ekarpena garrantzitsua izango da. Halere, ez du Costa ondoan izango, osteguneko entrenaldian belaunean kolpe handia jaso zuelako. Erasoan, Arrojeriak minutuak pilatuko ditu jardunaldian joan ahala.
Canyamelar Valencia, bestetik, arriskutik irteteko puntuak behar ditu. Eskarmentua eta gaztetasuna txertatu ditu eta Bera Berako jokalari ohi Nitsan Dunay. Aguas atezaina, Esterri pibotea, Herreros hegalekoa edo Descalzo albokoa gazteen gidari dira, non Asencio zentrala edo Rubio alboko jokalarik kalitatea jartzen duten.