Bera Bera

Select your language

Albiste on ugari SUPER AMARA Bera Berarentzat Guerreras Iberdrola Ligaren itzuleran, Canyamelar Valencia aise gainditu duelako (33-14, 17-4 atsedenaldian) eta berriro pistan Arrojeria, Zugarrondo eta Ausàs izan duena, lesio luzeak atzean utzita.

Gipuzkoarrak hasiera ezin hobea eman diote partidari. Defentsan estutu dute, ito egin dute Canyamelar, intentsitatea erakutsiz eta baloi gosea. 25 minutuetan valentziarrek ez zekiten nondiko joVicent Nogués entrenatzaileak bi hutsarte eta aldaketa ugari egin arren baina ezin izan ditu SUPER AMARA Bera Beraren transizioak eta joku azkarra.

Erdian zer nolako defentsa jarriko zuen Puchek gaurko zalantza nagusiena zen. Eta sorpresa eman du, izan ere, Menéndez eta Berasategi kokatu ditu erdian Etxeberria eta Karsten ondoan eta Aramendia eta Arderíus hegaletan. Ederrak usurbiltarra ordezkatu du erasoan baina Berasategik kontraerasoan eraginkor egon da hiru gol sartuta.

Eta horrez gain, atzean Castellanos. Geldiketa onak eginez, valentziarrak etsipenerako, 15. minutuan sartu baitu Canyamelarrek bere lehenengo gola.

Puchek orduan Guarieiro, Azurmendi, Cardoso eta Ezkurdia sartu ditu eta minutuak beranduago, Esther Arrojeria pistan sartu da, martxotik partida ofizialik gabe zegoena. Taldeak bere erritmoan jarraitu du lanean, Nitsan Dunay zen aurkaririk eraginkorrena eta atsedenaldira 17-4 Cardoso eta Guarieiro jokalarien golei esker.

Bigarren zatian Puchek Zugarrondo eta Mònica Ausàs sartu ditu, SUPER AMARA Bera Berarekin debuta egin duelarik kataluniarra. Erritmoan sartzea kostatu bazaie ere, minutuak pasatu ahala, nafarrak eta kataluniarrak jokaldi onak eskaini dituzte.

Descalzo  jokalariak hutsuneak aurkitu ditu sei metrotan eta Canyamelar Valencia hasiera ona eman diote lehiari baina Menéndez eta Cardosok abiadura eman diote partidari Requena atezaina gaindituz eta gipuzkoanren abantaila handituz joan da. Arrojeriak gola sartu du, Zugarrondo geldiketak egin ditu eta Ausàsek ere defentsan lan txukuna egin du. Puchek minutuak eman dizkio Zalduari eta partida San Sebastián martxarekin amaitu da Etxeberriaren golarekin.

Rocasa liderra A Guardan galdu duenez, sailkapena estutu da. Larunbatean hilaren 20an, SUPER AMARA Bera Bera Elxen izango da beti zaila den Carrus (18etan) pistara.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 33, Canyamelar Valencia 14

SUPER AMARA Bera Bera 33 (17-16): Castellanos, Etxeberria (5), Karsten (1), Ederra (2), Arderíus (2, 1p), Menéndez (4) eta Aramendia (3) –titular- Berasategi (3), Ezkurdia, Guarierio (3), Azurmendi (1), Arrojeria (1), Cardoso (6, 1p), Zaldua (2), Ausàs eta Zugarrondo (o.a.).

Canyamelar Valencia 14 (4+10): Aguas, Pérez, Asencio (2), Oliveira (2), Descalzo (3), Gómez (1) eta Morais –titular- Dunay (5, 1p), Prosper, Ibañez (1), Rubio, Bastida, Saenz eta Requena (o.a.)

Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (Kantabriarrak)

Kanporatuak: Menéndez eta Ausàs (2) SUPER AMARAtik eta Dunay (2) Canyamelar Valenciatik

Partzialak: 2-0, 7-0, 9-1, 13-1, 15-2, 17-4 –atsedenaldia- 20-6, 23-8, 25-11, 28-12, 31-13 eta 33-14

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores