Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligak 13 jardunaldi bete ditu, lehenengo itzulia jokatuz hortaz eta sailkapenak taldeen asmoen berri ematen du nabarmen. Gorenean, bost talde titulua jokoan izango dutena edo Europako txartelak eta beheran lau talde jaitsiera saiheste aldera.

Rocasa da lider, 24 puntu dituela, biko aldea SUPER AMARA Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardésekiko, lau Aula Alimentos de Valladolidekiko eta bost Mavi Nuevas Tecnologíasekin. Kanariarren abantaila da pista zaila guztietatik pasa egin dela eta emaitza onak lortuta gainera, hiru garaipen eta porrot bakar batekin, A Sangriñan alegia. Ezkor izateko moduan dira Lusson jokalariaren lesioa eta Challenge Cupeko partaidetza, partida ugari izango dituelarik: urtarrilaren 31n O Porriñon, otsailaren 3an Suedia –Boden taldearen aurka-, itzulera Telden otsailaren 11n eta SUPER AMARA Bera Beraren bisita Telden ere bai otsailaren 14an.

Rocasaren aurka Bidebietan eta Valladoliden jasandako porrotak kaltetu ditu gipuzkoarrak, halere, Arrojeria, Zugarrondo eta Ausàs (erdixka oraindik) eta lehengo ostiralean izandako sentsazio onak Gascan HGB Zuazoren aurka, bigarren itzulia interesgarria izango dela adierazten du, nahiz eta etxetik kanpo jokatuko partida zailenak: Telden (otsailak 14), A Guarda (ostirala, martxoak 2), Xixon (ostirala, martxoak 16)… halere, beste denboraldietan ere horrela izan da.

Mecalia Atlético Guardés, bestalde, Valladoliden eta Bidebietan galdu zuen. A Sangriñan Rocasa eta HGB Zuazo gainditu ditu eta etxetik at Málagan eta Xixonen.

Liderra lau puntu dituela, Aula Alimentos de Valladolid taldea, Rocasa eta Mavi Nuevas Tecnologíasekin galdu zuela Huerta del Reyn non Zuazo, Guardés eta Super Amara Bera Bera gainditu zituen, eta etxetik at O Porriñon galdu zuen.

Rocasak baino bost puntu gutxiago dituzte asturiarrak, Valladolidekoekin batera Ligako errebelazioa. Baina goreneko taldeen artean Aula Valladolid baino ez ditu gainditu, Bidebietan eta Xixonen galduz Guardés eta Rocasarekin. Halere, etxetik kanpo garaipen onak ditu.

Bost talde hauen atzetik hauek harrapatu nahi baina ezinean, HGB Prosetecnisa Zuazo (15 puntu) eta Rincón Fertilidad Málaga (14), Europatik zortzi puntura, alegia. Horren ostean KH7 BM Granollers (12) –azken segunduan galdu ditu azken bi norgehiagokak -, Godoy Maceira Porriño (11) eta Elche Mustang (10), lehenengo itzulian mailari eutsi diotela esan daiteke.

Eta jaitsiera postuak saihestuz, Canyamelar Valencia (6) eta Ibizako Santa Eularia (5), egun zilarrezko mailakoak izango lirateke BM Castellón (2) eta Base Villaverde, Elche Mustang taldearen aurkako partidan aurreneko puntua urratzeko aukera izan zuena.

Super Amara, gol gutxien jaso duen taldea

Nahiz eta garain honetan iaz baino 27 gol gehiago jasoz, SUPER AMARA Bera Bera da Guerreras Iberdrola Ligako gol gutxien jaso duen taldea, partidako 22,54, hain zuzen ere. Donostiarrak dira gainera, gol gehien sartu dituen bigarren taldea, Rocasak baino 12 gol gutxiako (403). Pucheren taldeak iaz baino 25 gol gehiago sartu ditu. Zentzu honetan Guardések eman du aldaketa nabarmena, izan ere, bai alde bai kontra 25 gol gehiago ditu iaz baino.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores