SUPER AMARA Bera Berak bigarren itzuliari intentsitatez heldu nahi dio Bidebietan (larunbata 18etan) Balonmano Castellón hartuz (Alejandro Hoz eta Axel Riloba, kantabriarrak), izan ere, hilabete t’erdi eskasean Ligako aurkaririk onenetarikoen pistetan jokatuko baitu: Telde, A Guardan eta Xixonen.
Hori dela eta, nahiz eta Bidebitan igo berri den Balonmano Castellón izan eta bi puntu baino ez dituen, SUPER AMARA Bera Berak azken jardunaldian HGB Prosetecnisa Zuazoren aurkako partidan izandako jokuari soka eman nahi dio, hau da, defentsan intentsitatea, atezainen ekarpena, kontraerasoa eta joku geldoan, eraginkortasuna.
Horretarako, Montse Puchek plantilla osoa du prest Ligia Costa izan arren. Brasildarrak belaunean minarekin jarraitzeaz gain Polonian da lan kontratua osatzeko behar duena betetzen. Hortaz, Puchek jokalari bat harmailan utzi beharko du 16 jokalarien zerrenda osatzeko.
Aurtengo liga ireki zuen norgehiagokan, SUPER AMARA Bera Bera nagusi izan zen hasieratik (17-39), hegaleko jokalarien protagonismoa izan zutelarik defentsa irekia gainditzeko. 15. Minuturako gipuzkoarrek partida apurtu zuten (4-10). BN Castellón taldeak puntuen premia du, Mavi Nuevas Tecnologías taldea estu hartu zuen duela 15 egun baina O Porriñon aise galdu zuen. Aurrez aurre izango dira Berasategi eta Paula Alonso atezaina, biak Imanol Álvarez junior mailako hautatzaileak deituta otsailaren 25etik 28ra bitartean burutuko den konzentrazioan. Donostiarren asmoa da jokuari jarraipena ematea kontutan izan da hurrengo partida otsailaren 14an izango dela Rocasaren aurka Telden (20,30etan Donostian), kanariarrek Challenge Cupeko kanporaketa amaituta.