Lehen ostiralean HGB Prosetecnisa Zuazo taldearen aurkako partida atarian, Bera Bera Eskubaloiak talde guztiak elkartu zituen eta Josean Gasca Kiroldegian.
Egun Bera Bera Eskubaloiak harrobiko 13 talde ditu eta Guerreras Iberdrola Ligako SUPER AMARA Bera Bera, hau da, 209 jokalari eta 32 entrenatzaile eta ofizialak. Benjamín eta alevín mailako eskola, hasieratik Imanol Reformas enpresak babestuta 50 gazte ditu eta horrez gain, infantil nesken eta mutilen bina talde, kadete mailako nesken hiru, horien artean Lacturale Bera Bera eta mutilen mailako bi, Euskadiko txapelketan aritzeko sailkatu den Lacturale Bera Bera jubenil nesken taldea eta Krosakik babesten duen senior nesken taldea.
Argazkian izan ziren babesle guztien ordezkariak: Super Amara, Lacturale, Irizar, Spyro, Gesalaga, Autocares David, Krosaki, La Perla Talasoterapia, Imanol Reformas eta Gazteria eta Kiroletako foru zuzendari Goizane Álvarez. Etorri ezina adierazi zuten Gipuzkoako diputatu nagusia, alkatea eta Donostiako kirol zinegotzia.