Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligak 15. jardunaldi lau egunetan ospatuko du partida erabakiorrak sailkapeneko goreneko nahiz beheko taldeentzat, izan ere, aurreneko seirak eta egun jaitsiera postuetan direnak elkarren aurka arituko dira.

Jardunaldia atzo hasi zen Málagan Rincón Fertilidad taldearen garaipenarekin Godoy Maceira BM Porriñoren aurka (26-18). Bihar, ostirala, Teledeportek Mecalia Atlético Guardés eta Mavi Nuevas Tecnologías taldeen arteko lehia eskainiko du, 24 eta 21 puntuekin, hirugarren eeta bosgarren sailkatuak, alegia. Larunbatean Lasesarren (19,30etan) HGB Prosetecnisa Zuazok –seigarren 17 puntuekin- Valladolideko Aula Alimentos taldea hartuko du –laugarrena, 22 puntuekin-.

Rocasak Challenge Cupeko kanporaketa duenez, Telden norgehiagoka otsailak 14, asteazkenean, ospatuko da (20,30etan Donostiako orduan). 24 puntuekin, SUPER AMARA Bera Bera bigarrena sailkapenan Rocasa liderra bi puntura duela garaipena behar du batez ere lehenengo itzulian Bidebietako porrota kontutan hartuta (29-34).  

Azpitik, Fernando Ubeda kiroldegian elkarren aurka arituko dira BM Castellón eta Base Villaverde taldeak. Bertakoek bi puntu baino ez dituzte, Madrilen lortutakoak lehen itzulian, hauek aldiz ez dute puntuak urratu. Gorago Ibizako Ants:Bift Muchoticket Santa Eularia –bost puntu – Granollersera abiatuko dena -14 puntu-, eta Canyamelar Valenciak -sei puntu- Elxen jokatuko du -10 puntu-.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores