SUPER AMARA Bera Bera bigarren itzuliari garaipenarekin heldu dio Balonmano Castellón taldearen aurrean (31-18), bigarren zatian hobeto jokatuz. Gipuzkoarrak bigarren postuan jarraitzen direlarik Guardesekin batera Rocasa liderra bi puntura duelarik, otsailaren 14an bisitatuko duela Telden.
Partida hasieran akatsak nagusi izan dira bi taldeetan, atezainak salbu, Castellamos eta Paula Alonso junior mailako internazionala sei metroetan jaurtiketak saihestuz. Halere, 10. Minutu pasatutik bertakoek tartea ireki dute Berasategik kontraerasoa gauzatuz eta hutsuneak aurkituz Ederrak eta Menéndezek.
Puchek ohiko zazpiko titular taldean bi nobedade sartu ditu: Arrojeria eta Ezkurdiak Arderíus eta Aramendia ordezkatu dituzte eta defentsan hegaletan defendatu dute. Erdiko gunean: Berasategi, Menéndez, Karsten eta Etxeberria eta atezain, Castellanos. Balonmano Castellón taldeak egindako defentsa irekiak ez zen sorpresarik izan baina gipuzkoarrek behar baino baloi gehiago galdu zituzten. Defentsan intentsitatez heldu zion partidari baina arazoak izan zituen Noelia Lópezekin.
Gipuzkoarrek, hortaz, hutsuneak aprobetxatu nahi zituzten eta batzuetan lortu ere bai Ezkurdia, Etxeberria eta Menéndez jokalariekin, defentsan aldiz sei metrotan gelditu ziren Banaclocheren jaurtiketak erraztuz. Castellon taldea hiru goletara jarri ziren, Puchek partida gelditu zuen Arderíus, Aramendia, Cardoso eta Ausàs sartzeko.
Lehenengo zatia Cardosok egindako gol bikain batekin eta Menéndezen barneraketarekin amaitu zen SUPER AMARA Bera Berarentzat eta Banaclocheren bi golekin (13-10).
Bigarren zati hasieran Paula Alonso izan da protagonista. Atezainak bere taldea partidan mantendu du Ezkurdia eta Etxeberria hegaleko jokalarien kontraerasoen norgehiagoka apurtu dutenen arte. Horrez gain gipuzkoarrek defentsa sendoa erakutsi dute eta Aramendia eta Karsten, kontraerasoan (48’: 23-14) partida erabat bereganatuz.
Guarieriok defentsa irekia irakurtzen jakin izan du eta donostiarrek korrika egiteko aukera izan dute ondo aprobetxaturik Azurmendi, Cardoso eta Aramendia bitarte. Hortaz, bi puntu gehiago, Rocasaren arrastoa jarraitzeko, hurrengo jardunaldian harrapatzeko aukera izango dutena.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 31, Balonmano Castellón 18
Super Amara Bera Bera 31 (13+18): Castellanos, Ezkurdia (3), Karsten (3), Arrojeria, Menéndez (3), Berasategi (3) eta Etxeberria (3) –titular- Ederra (2), Guarierio (6), Arderíus (1), Aramendia (3), Cardoso (2), Azurmendi (2), Encina eta Zugarrondo (o.a.)
Balonmano Castellón 18 (10+8): Alonso, Bivolaru (5), N. López (5), N. Sales, Peris (1), Fernández eta Iclanzan –titular- Banacloche (2), A. López (3), Tortajada (1), A. Sales, Claramonte, Irigaray, Jaqués, Salvado (1) eta Sánchez (o.a.)
Epaileak: Hoz eta Riloba (kantabriarrak)
Kanporatuak: N. López (2), N. Sales eta Peris BM Castellónetik
Partzialak: 1-0, 3-1, 7-3, 9-4, 10-7, 13-10 –atsedenaldian- 15-11, 16-12, 20-14, 23-15, 27-16 eta 31-18