2016ko abuztuan aurredenboraldia burutzetik eta Bidebietan astean behin entrenaldi saio bat egitetik, Estitxu Berasategi azken lau partidetan SUPER AMARA Bera Bera taldearekin titular izatera pasatu da.
Usurbilgo alboko jokalariak SUPER AMARA Bera Berarekin egin zuen debuta Bidebietan 2017ko urtarrilaren 28an Esencia 27 ULE Cleba León taldearen aurka, hiru gol egin zituelarik. Udan Bera Berak Usurbil KErekin akordio batera iritsi zen Bidebietan astean behin entrenatzeko eta herriko taldean jubenil nahiz zilarrezko mailan aritzeko. Halere, Ana Martínezen lesioak epeak azkartu zituen eta Berasategi Montse Puche entrenatzailearen esanetara jarri zen 2017ko urtarrilean. Aurretik, Euskadirekin brontzezko domina lortu zuen Estatuko selekzioen arteko txapelketan Elene Vázquez eta Anne Gorostidi jokalariekin batera.
Puchek Rocasa eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldeen aurkako partidetako deialdian sartu zuen baina markagailua estu zegoenez jokatzerik ez zuen izan. Debuta egin ostean, minutu batzu izan zituen Huerta del Rey pistan emandako porrotan. Partida guztietan izan zen Málagan izan ezik, junior mailako selekzioak deituta eta Kopako fase finalean ere debuta egiteko aukera izan zuen. Hortaz, bost gol, 18 deialdi eta 2017ko urtarriletik maiatzarera.
Uztailean Esloveniako junior mailako Eurokopa jokatu zuen Jorge Dueñas hautatzailea zelarik. Abuztuan 18 urte bete zituen eta denboraldi honetan bere taldeak jokaturiko 18 partidetan izan da, horietatik hamar jokatu ditu eta EHF Cup lehiaketan debuta egin. Halere, etenaldian urrats bat eman du, gaur egun defentsan Puche eta Eider Rubioren sisteman jokalari erabakiorra da Menéndezekin bikotea osatuz eta kontraerasoan eraginkorra, zazpi gol hiru partidetan eginez. Imanol Álvarez junior mailako hautatzaileak otsailaren 25etik 28ra bitartean burutuko duen konzentrazioara deitu du.