Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak garaipena behar zuen eta markagailuak adierazten duena baino argiago lortu du Rocasa mendean hartuz Teldeko Antonio Moreno pistan (30-33), sailkapenan hiru talde berdinduta utzita: donostiarrak, kanariarrak eta Guardés.

Montse Pucheren taldeak ondo baino hobeto prestatu du partida eta hasieratik bikain aritu da defentsan nahiz erasoan. Eta Rocasak jaurtiketak egin dituenean Castellanos atezainak agertu du bere sasoi ona.

Puchek Azurmendi Berasategi ondoan kokatu du, Menéndez eta Etxeberria ondoan eta Aramendia eta Arderíus hegaletan. Ederra eta Karsten gipuzkoarrak ordezkatuz. Arderíusek bikain zuzendu du taldea orkatila bihurritu duen arte, Antonio Moreno entrenatzaileak hutsartea eskatu ostean (11’: 4-9). Menéndezek aprobetxatu ditu barneraketak eta Aramendiak kontraerasoak.

Arrojeriak madrildarra ordezkatu du eta Rocasa, gerturatu arren Sayna alboko jokalarien jaurtiketak medio, SUPER AMARA Bera Bera sendo zegoen, jokalari askoren ekarpenak jasoz. Atsedenaldira iritsi aurretik, Puchek zazpi jokalari jarri ditu eta Arrojeriak azken segunduan sartu du gola (11-18). Berasategi eta Azurmendi gazteak defentsan, bikain.  

Guerreras Iberdrola Ligak gorenean dagoen lehia ikusita average delakoa garrantzitsua da, Rocasak bost gol alde zituelarik Bidebitan irabazita. Bigarren zatian SUPER AMARA Bera Bera alde hori izan du baina ezer gutxi egin izan du Saynaren jaurtiketak gelditzeko. Puchek banakako defentsa jarri dio baina orduan agertu dira Pizzo, Haridian Rodríguez eta Trojaola. Castellanosek atea itxi duen arte.

Partida erotu da, gipuzkoarrek aldea murriztuta ikusi dute Menéndez eta Etxeberria kanporatuak izanda. Gainera, Rocasak Toscano sartu du 5-1 defentsa egiteko, donostiarren erasoa oztopatuz baina Karsten, Aramendia eta Etxeberria oso eraginkor egon dira Navarro eta Dara Hernández atezainen aurrean. Azken minutuan, lau goleko abantaila izan da, Puchek zazpi jokalari kokatu ditu, baina baloia galdu dute eta Rocasak atea hutsik zegoela sartu du gola.

Ondorioz, ezinbesteko garaipena, taldea indartzen duena, Guerreras Iberdrola Liba oso interesgarria jartzen duena SUPER AMARA Bera Bera, Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa berdindiuta 15. jardunaldian.

Fitxa: Rocasa Ace Gran Canaria 30, SUPER AMARA Bera Bera 33

Rocasa 30 (11+19): Navarro, Trojaola (2), Pizzo (6), González, Rodríguez (7, 1p), Sayna (9) y Pérez (2) –titular- Schuster (4, 2p), Falcón, Ferreira, Toscano eta Hernández (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 33 (18+15): Castellanos, Etxeberria (5), Menéndez (2), Ederra (2), Arderíus (2 p), Karsten (9, 2p) y Aramendia (6) –titular- Berasategi, Azurmendi, Arrojeria (3), Cardoso (3, 1p) y Guarieiro (1). Deialdian: Ausàs, Zaldua, Ezkurdia eta Zugarrondo (o.a.)

Epaileak: Ralluy eta Sabroso (kanariarrak)

Kanporatuak: Trojaola eta Schuster Rocasatik eta Menéndez (2), Etxeberria (2) eta Karsten SUPER AMARAtik. Rocasako entrenatzaile Antonio Morenok txartel gorria ikusi zuen 45. minutuan.

Partzialak: 3-4, 4-8, 6-9, 7-12, 10-15, 11-18, –atsedenaldia- 12-19, 17-22, 20-24, 22-27, 26-30 eta 30-33

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores