Garaipen bikainak Lacturale taldeek lortu zutena, Euskadiko txapelketan jubenil eta kadeteetan. Hauek Zumaian partida (19-14, atsedenaldian) bigarren zatian irauli zuten, Morandeira (8), Mujika (7), Gametxo (6) eta Briones (5) golegile nagusi moduan. Lehia berdindu ostean, azken minutuetan irabazi zuten María Gracia entrenatzailearen taldeak.
Bidebietan, partida estua bizi zuten Lacturale Bera Bera eta Tecnifuelle Elgoibar taldeek. Atsedenaldian bost aurretik bertakoek baina 23-20 amaieran. Anne Gorostidi (9) eta Nerea Lizarraga (6) izan ziren golegile naguienak. Verónica Valverderen taldea lider da bere multzoan.
Goizean, bi taldeek Lacturale produktuekin gosaria egin zuten, esnea eta yogurtarekin, besteak beste. Gosari bikaina izan zen, dudarik gabe, garaipen zaporea utzi zuena.