Lehenengo zatian, batez ere, defentsan egon zen partidako gakoa, kontraerasoak bideratu zituelarik Castellanosen ekarpenari esker ere bai.
Montse Pucherentzat egun Estitxu Berasategi finkoa da erdian, 18 urte ditu usurbiltarrak. Bere ondoan Menéndez (26) hasi zen baina segituan zarauztarra ‘bira’ joan zen Nora Azurmendiri lekua uzteko, 22 urteko donostiarra. Defentsako bigarren leku horretan Karsten (22 urte) eta Etxeberria (21 urte) hasi ziren, eta ostean Arrojeria (24 urte) eta hainbat minutuetan Guarieiro (22 urte). Hortaz, defentsako erdigunean bataz beste 22 urteko jokalariak ateratzen dira, eskarmentu handiko jokalarien aurka aritzeko, Haridian Rodríguez, María González edo Pizzo argentinarra.
Berasategi eta Azurmendi defentsan baino ez ziren aritu kontraerasoren bat izan ezik. Iñigo Blancok ateratako datuen arabera, usurbiltarrak 29’07” jokatu zituen eta donostiarrak ia 22. Leire Aramendiak partida osoa jokatu zuen bakarra izan zen; Castellanosek 58 - SUPER AMARA Bera Berak zazpi jokalari erabili zituen azkeneko bi jokaldietan eta atezaina erretiratu zuen bat gutxiago jokaturik-. Arderíuse lesioak Arrojeriak bete zuen (47’ 52”), Menéndezek 44’29”; Karstenek 31’, Ederrak 30’ 25”; Cardosok 26’40” eta Guarierok eta Arderíusek 12 minutu baino zeozer gehiago.