Loterías ligako emakumezkoen eskubaloi lehiaketaren egutegiaren zozketa egin da gaur eguardian Federazioko egoitzean. SUPER AMARA Bera Berak hasiera gogorra izango du, izan ere, etxetik kanpo hasteaz gain, igo berri den BM Castellón taldearen aurka, Rocasa eta Mecalia Atlético Guardés bigarren eta laugarren jardunaldietan hartuko ditu eta erdian Málagara egingo du bidaia, iaz laugarren sailkatua.
Datorren astelehenean, uztailak 10, eguardiko 13etatik aurrera Espainiako Eskubaloi Federazioan 2017-18 denboraldiko Loterías Ligako egitaraua ezagutaraziko da, irailaren 9an hasiko den lehiaketa eta 2018ko maiatzaren 26an amaituko dena.
Martxoan lotailu gurutzatua konpontzeko egin zioten ebakuntza eta sorturiko zuntzak galerazi diote belauna erabat luzatzea. César Flores medikuarekin egindako azken berrikustean artroskopia egitea erabaki zuen, bihar arratsaldean egingo dena.
































