Brasilek aise menperatu zuen Argentian bart Buenos Airesen jokaturiko emakumezkoen eskubaloiko Joku Panamerikarretako finalean 38-20; hortaz, Elke Karsten zilarrarekin gelditu da.
Bera Bera senior taldeko Lur Errekondok jokalari onenaren saria jasoko du gaur Euskal eskubaloi Federazioak Donostiako Amara Plaza hotelean arratsaldean antolatuko den galan.
SUPER AMARA Bera Berak gaur goizean baieztatu du entrenatzaileen luzapen kontratua, horien artean Montse Puche, bigarren entrenatzaile Eider Rubio eta Nerea Uranga fisioterapeitua, Ike Cotrinaren laguntzarekin. Gorka Núñez, prestatzaile fisikoak ez du jarraituko eta ordezkapenaren bila dago taldea.
Espainiako Eskubaloi Federazioak Alacanten ospatu zuen urteko asanblada non, besteak beste, kirol egutegia onartu zen, irailaren 2 edo 3an Superkoparekin hasiko dena, irailaren 9an Loterías Liga abian jarriko da maiatzaren 26ra arte iraungo dena, Kopako azken fasea apirilaren 20tik 22ra bitartean burutuko dena.
































