Donostia aurreneko urtean, Leire Aramendia izan da SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusiena, Loterías Ligan nahiz orokorrean, lehiaketa guztiak kontuan hartua: Champions League, EHF, Kopa eta Superkopa.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Alacantera egingo du bihar bidaia Espainiako eskubaloi federazioko Asabladan ez ezik horren inguruan antolatu diren ekitaldietan ere parte hartzera, mutilen partida ofiziala, emakumezkoen eta gizonezkoen izarren partida eta aitortzak azpimarragarrienak direlarik.
Espainiako goreneko selekzioak Antequeran Ukrainia 22-20 mendean hartu du, ondorioz Alemanian abenduan antolatuko den Mundiala jokatuko du. Joanekoan 24-24 berdinketa eman zenez, Carlos Viver hautatzaileak bosgarren Mundialera jarraian eraman du Espania.
































