Iritsi da gipuzkoarren arteko bigarren derbia. Oraingo honetan, Bera Berak Zarauzko Aritzbatalden jokatuko du larunbatean 19,30etan. Zarauztarrak bosgarren dira bederatzi punturekin, donostiarrak baino hiru puntu gehiago.
Bestetik, larubatean senior mutilek Txingudi hartuko dut Bidebietan 20,15etan; Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Galtzarabordan jokatuko dute 15,30etan Ereintzarekin eta igandean, infantilen txanda, neskek Zarautz izango dure aurkari Bidebietan 10,15etan, mutilek Hernanin dute hitzordua 10,45etan eta alebin misto taldeak, Eibarren 10etan.



































