Zilarrezkoan, Bera Berak amore eman zuen Aritzbatalden jokatuko du gipuzkoarren arteko derbian. Partida estu hasi zen (23’: 7-6) baina atsedenaldirako Zarauztek abantaila polita eskuratu zuen (14-7), bigarrenean kudeatu zuena (28-19).
Fitxa: Aiala Zarautz 28, Bera Bera 19 (7+12)
Zabala, Alzua (1), López (4), Pérez-Muga, Sagastume, Del Campo (3), Azkue, Salaberria, Lizeaga (4), Iriarte (1), Merino, Askasibar, Amiano, Murgiondo (5) eta Escanlar.
Junior mailako selekzioak Murgiondo deitu duenez, datorren asteburuan ECA Malkaitz taldearen aurkako jokaturiko partida atzeratuko da.
Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldea nagusi izan zen Errenterian (19-32) hurrengo faserako txartela eskuratuz. Eta senior mutilek, berriz puntu bat lortu zuen Txindudirekin.


































