“Partida berezia dela sentitzen dugu, denboraldiko helbururik handienetako hemen dugu” adierazi du Jon Begiristainek; Maitane Etxeberriak, berriz, onartu du “nabaritzen da jokatzeko eta bidaiatzeko gogoa, urduritasuna”. Gascan entrenatu ondoren, super amara Bera Bera Kanaria Handira joango da gaur arratsaldean, European Leagueko QR3ko joaneko partidan “ahalik eta ondoen lehiatzeko”, Rocasaren aurka (larunbata, 19,30etan Donostiako orduan).
Harrobiak sei hitzordu ditu asteburu honetan eta horietatik, erdia Bidebietan: larunbatean 11,45etan, 16,15etan eta 20,15etan.
Zilarrezko mailan, Bera Berak Camargo 74 taldeari egingo dio bisita, larunbatean 19etan. Eibar gaindituta, konfiantzarekin abiatuko dira donostiarrak Kantabriara.
Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Andoainen jokatuko eta alebinak, igandean Altzako kiroldegian.
Ordutegiak:
Zilarrezko maila:
CAMARGO 74 vs BERA BERA lar. 19:00 CAMARGO
Gipuzkoako txapelketak:
Senior mutilak:
BERA BERA vs SAIEKO SARDEXKA TAB. lar. 20:15 BIDEBIETA
Jubenil neskak:
LEIZARAN BIKOGOROS vs LACTURALE BERA BERA lar. 10:30 ANDOAIN
Kadete neskak:
LACTURALE BERA BERA vs SAIEKO PERSIANERA lar. 16:15 BIDEBIETA
Infantil neskak:
BERA BERA vs LARRAIOTZ ZKE lar. 11:45 BIDEBIETA
Infantil mutilak: atsedena
Alebin mistoa:
BERA BERA vs HERNANI GORRIAK iga 9:30 ALTZA
Larunbat honetan Eibarren ospatuko den Gipuzkoako Koparekin, Taupada eskubaloi egokitua denboraldia abian jarriko da Txingudi, Ereintza, Zarautzen eta Bera Beraren nobedadearekin, Agifesekin elkarlanean taldea sortu duena.
super amara Bera Berak Rocasa Gran Canariaren aurka jokatuko du European Leagueko azken sailkapen fasea, Europako Federazioak 2027-28 denboralditik aurrera 24 taldeko multzoen fase batera zuzenean pasatzea planteatzen baitu, sei multzotan banatuta. Donostiako taldeak larunbatean ekingo dio joaneko partidari, Telden (19,30 Donostiako orduan), eta kanporaketa azaroaren 15ean (18etan) Gascan erabakiko da. Sarrerak salgai


































