Espainiako Eskubaloi Federazioak azaroaren 27tik 29ra Puertollanon (Ciudad Real) ospatuko den Espainiako Nazioarteko Torneora joango diren 20 jokalarien zerrenda argitaratu du gaur. Bertan super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Anne Erauskin, Carmen Arroyo, Elba Álvarez, Lucía Prades eta Kelly Fonkeng jokalariak daude.
Guerreras Iberdrola Ligako bederatzigarren jardunaldiko partida aurreratuan, super amara Bera Berak Lobas Alimerka Oviedo kontrolatu du Florida Arenan jokatutako norgehiagokan (25-29, 10-14 atsedenaldian), eta Begiristainek minutuak banatu ahal izan ditu, Etxeberria eta Erauskin gorde ere bai.
Europako kanporaketak eta Federazioak zehaztutako egutegiak Guerreras Iberdrola Ligako bederatzigarren jardunaldia aurreratzera behartzen dute. Autocares Davidekin abiatuko da super amara Bera Bera bihar Oviedora, non Lobas Alimerkaren egongo da zain (Florida Arena, 19,15etan, Jesús Valencia eta Carlos Campayo, Gaztela-Mantxa).


































