super amara Bera Berako jokalari Sora Ishikawa, Japoniako selekzioarekin ‘Asia Games 2026' Urrea jokoan izango du Koreako Errepublikaren aurka, igandean, 18etan (11etan Donostiako orduan).
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hiru partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Larunbatean, Bidebietan 10,15etan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Lana Aloña Mendi hartuko du. Txapelketari Andoainen lortutako garaipenarekin ekin zion pasa den asteaburuan (22-34).
Gure babesle AVIA-Esergui-ri esker zerbitzuguneetan erregaia hartzeak eta erosketak egiteak merkeago ateratzeaz gain, super amara Bera Berari lagunduko diozu.
Gipuzkoako txapelketak abian dira senior, jubenil eta kadete mailetan. Ondorioz, larunbatean Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Andoainen ekingo dio lehiaketari, Leizaran Brikogoros bisitatuz, Alluralden, 12,30etan.
Arratsaldeko 16,15etan, Lacturale Bera Bera kadeteek Egia Kaktus taberna taldea hartuko dute Bidebietan.
Senior mutilen partida, Karibe Zaharra Legazpik eskaturik bertan behera gelditu da.
Eta, Zilarrezko mailako Bera Berak lagunartakoa jokatuko du Ereintzarekin Bidebietan, larunbatean 11,45etan. Talde honek urriaren 4ean hasiko da lehiatzen, Bidebietan bertan Balonmano Gijon hartuz.


































