EHFren Vienako egoitzan egindako zozketak super amara Bera Bera A multzoan kokatu du, Danimarkako Ikast Handball, Errumaniako Dunarea Braila eta Norvegiako Larvik taldeekin batera, hau da, Tati Garmendiak adierazi bezala, “talde gogorra zegoen aurreikusita, halere ilusioz ekingo diogu faseari, Gascan giro bikaina sortu eta gozatu, joan den igandean Rocasaren aurka ikusi zen bezala”.
Teorian, super amara Bera Berak Danimarkan hasi beharko luke ligaxka, Herningen, 2027ko urtarrilaren 9-10ean, Ikast Handball taldearen aurka jokatzeko. Hala ere, EHFk datak baieztatu arte itxaron behar da. Danimarkarrei buruz, Bera Berako Eskubaloiko arduradunak esan du “lehiaketa irabazteko faboritoetako bat da”. Izan ere, Txapeldunen Liga jokatzetik dator, non iaz lehen fasetik pasatu eta Bistritarekin amore eman zuen.
Jokalari internazionalen zerrenda zabala da. Amalie Milling atezainetik hasita, Toften lekukoa izatera deitua dago Danimarkako selekzioan. Ohikoak dira Brandt hegalekoa, albokoak, Laura Borg eta pibotak – defendatzaile onak–, hala nola Kathrine Heindahl, Sarah Iversen. Baina hor ez da amaitzen, munduko erreferentziak baitira Stine Skogrand norvegiarra edo Emma Lindqvist eta Jamina Roberts suediarrak, azken hau haurdun nagoena. Norvegiako ligan Ikast laugarren da Champions taldeen atzetik, hala nola Esbjerg, Odense eta Nykobing.
Dunarea Brailak, bestalde, Molde kanporatu zuen joaneko partidan gol batez galdu arren baina Errumanian irauli zuen kanporaketa (33-24). Liga indartsu honetan bosgarren postuan dago eta Cristina Laslo, Brasovekin Gascan jokatu zuena, Kirdiasheva zentral errusiarra, Klikovac pibote montenegroarra eta Jezic kroata eta Rosu zentral errumaniarra ditu besteak beste.
Eta azken aurkaria Larvik historikoa da, talde donostiarrak 2013-14ko Txapeldunen Ligan aurkari izan zuena. Krisi ekonomikoa gaindituta, Norvegiako ligako liderra da egun, eta Solaren aurka bakarrik galdu du. Amanda Kurtovic eskarmentu handikoa da erreferentziazko jokalaria, baina potentzial handia du Maja Saeteren edo Hannah Hosoien albokoekin, Berg hegalekoa, Morch pibotearekin edo Lea Lokke-Owre atezainarekin. Larvik Frantziako bi talde kanporatuz iritsi da multzoen fasera: Niza (60-61) eta QR3, St Amand (56-49).
Bera Berak hiru partidako pack bat salgai jarriko du multzoen fasea ikusteko, hala ere, abonatuek % 50eko deskontua izango dute prezioarekiko eta ohiko eserlekutik ikusi ahal izango dituzte partidak.


































