Igandeak 2an 10:30tan Bergaran, kadete taldeak etxeko taldearen aurka bizi eta markagailu estuko partidu bat jokatu zuen.Partiduaren joera markagailu estu bat izan zen, edozer gertatu zitekeen itxurarekin. Nagusintasuna donostikoen aldekoa izan zen partidu osoan zehar abantail minimoa mantendu zuten eta. Atsedenera 8-9 emaitzarekin heldu ziren eta goleagile haundiena Enara Rodriguez izan zen,5 golekin.
PARTIDUA ETA PORROTA EZBEHARREKIN.
Partidua ez zen ona izan bi taldeen aldetik, eta azkenean garaipena akats gutxiago egin zituen taldearentzat izan zen, Osito taldearentzat.
Desorduko itogin batek partidua 40 minutu gelditzea behartu zuen, amaierarako 12 minutu falta zirenean, markagailuan 12-16 emaitzarekin.
Partiduko goleagileak hauek izan ziren: Eli Pinedo (4), Manuela Fiedel (3), Esther Larreategi (3), Patricia Pinedo (2), Nagore Zipitria (2), Amaia Ugartemendia (1), Nely Carla Alberto (1).
Joan den aste buruan jokalari hau Euskadiko selekzioarekin konzentratua egon zen Zarautzen, bere taldeko Naihara Elgarresta jokalariarekin batera. ZORIONAK
Ohizko pistan ez jokatu arren, Gaskan jokatu behar izan zuten, kadete taldeak Amenazar Zarautz taldea gainditu zuen, partidu interesgarri eta lehiatu batean,ligako titulua lortzeko faboritoa den talde baten aurrean. Atsedenera etxekoen aldeko 8-6 emaitzarekin heldu ziren, eta bigarren zatian donostiakoak joku polita eta borroka mantenduaz markagailuan abantaila haunditzea lortu zuten. Talde osoaren lana aipagarria izan zen eta golegile haundiena Amaia Cercadillo pibotea izan zen 8 golekin.
Talde jubenilak Bidebietan, igandeak 26an 10,00etan Bizkaiako La Salle taldearen aurka jokatu zuen. Partidua donostiakoentzat oso erraza izan zen, atsedeneko 13-1 emaitzak azaltzen duen bezala, eta entrenatzaileak ez oizko jokalariak kantxaratzeko aukeraz baliatu zen, eta honek azken emaitza itxuraldatu zuen 25-11. Taldeko golegilea Roxana Citu izan zen 7 golekin, eta atzetik Nahiara Silva eta Naihara Elgarresta 6 golekin bakoitzak.