Bera Berako eskubaloi atalak talde guztiak izango ditu lehíaketan aste buru honetan. 2 garren nazional mailako taldeak bere lehen partidua Bilboko San Adrianen aurka jokatuko du. Igandean, urriak 20, 12:00 tan Bidebietan. Javier Iriartek entrenatutako talde donostiarrak bizkaitar taldearen aurrean gogoz harituko dira goi mailako bere kideen antzera. Denboraldi honetarako Bera Berak bere plantila indartu du Ruth Calleja eta Patricia Elorzarekin (junior internazionalak) Gasteizeko Erihaldea taldetik etorriak, Garbiñe Otaegi Andoaingo Leizaran taldetik eta Joana Erauskin Bermeoko Urdaibai taldetik. Guzti hauek aurreko denboraldiko jokalariei laguntzera datoz.: Amaia Otero, Cristina Valle, Leire Otero, Tamara Montoto, Idoia eta Leire Zearreta, Eva Sanchez eta Ainara Perez. Talde hau goi mailako taldearen konbokitoriatik kanpo geratzen diren jokalariak osatuko dute, Itxaso Egaña, Matxalen Ziarsolo eta Nely Carla Francisca.
Ordezkoak Adrian Veiga, Jose Manuel Otero, Patxi Eskisabel eta Luis Sarobe.
Talde jubenila berriz Zumaiako Pulpo taldearen aurka jokatuko du, igandean ere goizeko hamarretan, Bidebietako Polikiroldegian.Talde hau Amaia eta Lorena Garzia, Lidia Sánchez, Maider Reboredo Ainoa Urretabizkaia, Naiara Elgarresta, Laura Valle, Naike Azurza, Idoia Fernández, Begoña Gonzalez, Aintzane Artano eta Maialen Caok osatzen dute. Entrenatzailea Ramon Frutos izango da eta ordezkoak Jose Ignacio Garzia eta Txema Valle.
Talde kadeteak Urnietako taldearen aurka jokatuko du, Urnietako Polikiroldegian. Ordua eta eguna oraindik ziurtatu gabe dago federazio aldetik. Talde hau jokalari hauek osatzen dute: Roxana Citu, Maider Vicente, Iratxe Bengoa, Nahiara Silva, Amaia Cercadillo, Jazmina Sánchez, Jessica Perez, Enara Martinez, Enara Otero, Eider Sánchez, Sara Curto, Laura Pires, Beatriz Domínguez eta Marta Mercero. Entrenatzaileak Naiara Utiel eta Ramon Frutos izango dira eta ordezkoak Jose Silva eta Antonio Curto.
Talde guztiei zorte ona opa diegu temporada berri honetan.
Azteazkenak 16 an Akabak E.H.F. Europako txapelketan aurkari bezela izango duen taldea ezagutuko du. Akaba serie-buru bezala heldu da finaleko hamaseigarrenetara (3 garren erronda) eta txapelketaren maila honetan dagoeneko ez daude talde ahulik. Donostiako taldeak aukeran nahiago du kanporaketa honetan aurkari bezela Europa erdiko edo iparraldeko talde baten aurrean ez jartzea, indartsu eta arriskutsuenak dira eta. Ala ere donostiako taldea sasoi onean dabil eta ilusio haundiz datozen txapelketa guztiak prestatzen ari dira. Aurkariak ezagutu orduko kluba martxan jarriko da bideoak eta aurkako taldea ezagutzeko informazio guztia lortzen kanporaketa hau gainditzeko. Aurkarien artean Las Palmas´eko Ro¨Casa talde espainiarra egon daiteke Kanariasen jokatutako bi partiduetan Minsk taldea gainditu eta kanporatu ondoren.
Donostiako taldeak garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Leoneko pistan.Nahiz eta markagailuak, 21-26 Akabaren alde, irabazteko eragozpenik egon ez zirela adierazi, partidua benetan estu eta korapilatsua izan zen. Epaile bikoteak partidu hasieratik eta batez ere bigarren zatian talde donostiarrari partidua korapilatzeko ahalegin guztiak egin zituzten. Akabak hasieratik abantail txiker bat mantendu zuen markagailuan, defentsa lanetan indarrrez Leoneko jokalarien erasoei aurre egiten eta aurpegia ematen eraso eraginkorrekin, atsedenera 8-11 aldeko emaitzarekin iristea lortu zuten. Bigarren zatian
epailen erabakiak ez zioten donostiako taldeari jokatzen utzi, bazterketa ugariekin, 20 minutuetan lau jokalari, behin eta berriz jokalari gutxiagokin jokatzea behartua izan zen eta defentsa lanetan bere ahaleginak bikoiztu behar izan zituen korapilatsu bihurtutako partidua ez galtzeko. Erasoan egindako lana erabakigarria izan zen eta hamar jokalariek lortu zuten gola sartzea. Patrizia Pinedo izan zen goleatzaile haundiena 6 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, urriak 19 an, 19:30 tan, Lanzaroteko “Tahiche”ren aurka. Epaileak berriz Arce Ortega eta Franco Diez, Kantabriakoak, izango dira.