Larunbatak 1 ean, 16:00 tan, talde kadeteak Legazpiaren aurka jokatu zuen, partidu bikain bat eginaz eta Legazpiako taldea erraz gainditzen . Aipatzekoak Enara Oterok sartutako 8 golak. Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, larunbatak 8 an, 18:30 tan, Zarautzen aurka.
Bera berako jokalariak Elche taldearen aurrean bere nagusitasuna erakutsi zuten, eroso eta arazorik gabeko partidu batean. Donostiakoak lehen momentutik golak jarri zituzten erdian eta ohizko defentsa onarekin eta kontraeraso azkarren bidez, aurkariak menderatu zituzten, Donostiakoen gol ugariak gelditu ezinik. Atsedenera 14-5 emaitzarekin heldu ziren, bigarren zatiaren adierazlea. Eta Akabak, ohitu gaituen bezala, ez ohizkoak diren jokalariekin jokuan beteranen ez egotea nabaritu gabe, noraino iritisi daitezken erakutsi zuten. Elche taldeak aldeko emaitza lortuaz “Copa de la Reina” ´n sartzeko aukera zuen baina ezin izan zuen sekula ere Donostiakoen jokua gainditu. Bera Berako golegilea Tati Garmendia izan zen (8 gol), bainan aipagarria da bi atezainak eta Amaia Ugartemendia ezik (defentsa lanetan bakarrik), beste jokalari guztiak gola sartzea lortu zutela. Hurrengo partidua Bidebietan, larunbatak 1 ean, 19:30 tan, Granadako Iznalloz taldearen aurka izango da.
2. Nazional taldeak larunbatean Bilbon jokatu zuen San Adrian taldearen aurka eta partidua zailtasunik gabe gainditzea lortu zuen. Joku ziur baten bidez hasieratik amaiera arte partiduko markagailuaren jabe izan ziren. Atsedenean 8-16 emaitzarekin, bukaeran 18-26 ra haundiagotu zen. Aipagarria da taldearen joku kolektiboaren bidez 9 jokalariek gola sartzea lortu zutela, Leire Zearreta golegile haundiena izanik(5 gol). Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 2 an, 10:00 etan, Errenteriako Ereintza´ren aurka.
Talde jubenilak igandeak 26 an 12:00 tan, Arrate´ren aurka 26-22 emaitzarekin garaipena lortu zuen (atsedenean 14-10). Nahiz eta aurkaria sailkapeneko azken taldea izan , partidu serio bat jokatu zuten etxeko taldeari zenbait unetan gauzak korapilatzen, nahiz eta markagailuan donostiakoek agindu. Taldeko golegileak Roxana Citu eta Naiara Elgarresta izan ziren (7 gol bakoitzak). Talde honek liga txapelketa amaitu du eta aste buru honetan atsedena izango du, Federakuntzako Kopa hasi arte.
Kadeteak igandeak 26 an, 10:00 etan Bidebietan, Urnietako taldearen aurka jokatu behar zuten baina hauek ez ziren agertu. Hurrengo larunbatean 16:00 tan, Legazpian, Legazpia taldearen aurka jokatuko dute.
Astelehenak 27, 17:00 tan, L´Elianan (Valentzia), Otasilak 27 tik Martxoak 2 arte, jokatuko den Erreginaren Kopako zozketa ospatu zen eta final laurdeneko kanporaketa Lizarrako Itxako taldearen aurka jokatzea egokitu zaie. Oraingo honetan zorteak faboritoen aurrean ez jartzea nahi izan du, ahaztu gabe noski nafarroako taldeak denboraldi bikaina burutzen ari dela, egindako kalitatezko fitxaketen ondoren. Nafarroakoak Goi Mailara igo zirenetik, ez dute donostiako taldea gainditzea lortu, ez txapelketa ofizialean, eta ez lagunarteko partidouetan, baina honek ez du asko esan nahi, jokatutako azken partiduetan Itxakok bere jokua izugarri obetu duela erakutsi bait du. Donostiakoak honetaz jakitun dira eta liskar hau arduraz hartuko dute. Partidua 27 an, 21:00 tan jokatuko da eta Teledeporte telebistak zuzenean emango du.
Igandeak 2 an, 10:00 etan Ereintza taldea Bidebietara dator eta partidu interesgarri bat izango delakoan gaude, bi taldeen artean dagoen lehia biaziagatik. Donostiakoak sailkapeneko buruan aurkitzen dira Zarautz taldearekin batera, eta ligako tituluaren borrokan egoteko aukera haundiekin, baina honetarako geratzen zaien partidutan argi ibili beharko dute. Ereintza taldea, sailkapeneko erdikaldean aurkitzen da eta Bera Berako taldea ustekabean harrapatu nahi du, sailkapenean postu eroso bat mantentzen jarraitzeko eta mailan bere iraunkortasuna korapilatu ez dadin.