Heziketa arduradunek muga arteko kolaborazio hitzarmena berritu dute Anglet taldearekin, honekin elkarrekin lanean hirugarren urtea betetzen. Bi taldeen zuzendariak Angleten bat etorri dira hartutako akordiotan, bai kirol arloa eta bai tekniko arloan, aurrera egiten Donostian ospatuko den hurrengo bileran 2003-2004 denboraldia egingo diren lanen diseinua egingo dute.
Altzako Polikiroldegian (Donostian) Muga arteko Bera Bera txapelketaren edizio berria jokatuko dute kadete eta jubenil taldeak. Partaideak Bera Bera, Anglet eta Ermuako taldea (gonbidatu bezala) izango dira. Igandeak 21ean jubenil taldeak izango ditugu: 09:30-10:30tan Anglet-Bera Bera. 10,45-11,45tan Ermua - Anglet eta 12,00-13,00tan Bera Bera – Ermua. Igandeak 28an kadete taldeak jokatuko dute, talde berdinak ordutegi berdinarekin.
Dagoeneko heziketa taldeek egun batzuk daramate urrian hasten den 2003-2004 denboraldia prestatzen. 2. Nazionala, el jubenilak eta kadeteak, ilusio berrituekin, Bidebieta jokatzen jarraituko dute. Aurrerago infantilak eta alebinak gehituko dira entrenamentuetara.
Muga Arteko Bera Bera Txapelketa Altzako polikiroldegian ospatu zen eta bertan klubeko jubenilak jokatutako bi partidutan garaile irten zen: Anglet O. Handball taldearen aurka 16-11 irabazi zuen eta Ermuaren aurka 14-11. Bigarren postua Ermua taldearentzat izan zen, Anglet taldea 28-9 irabazi ondoren. Txapelketa honek liga hasieran atarian prestakuntza bezala balio izan zuen.
Anglet O. Handball taldeak larunbatak 13 an bere taldeen aurkezpena egingo du eta ekintzen artean, bi klubeko senior taldeak entrenamentu saio bat egingo dute. Ekintza hauetara Bera Bera 2.Nazionaleko jokalariekin batera zuzendariekin ere joango dira, Anglet taldeari gonbidapena eskertu eta bi kluben artean dagoen erlazio ona eskertzeko asmoarekin.