Joan den hilabetean Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak monitore ikastaroak eman ditu eta bertan Bera Berako 5 partaide izan ditugu: Amaia Otero, Leire Otero, Tamara Montoto, Ainara Rodríguez eta Eneko Silva. Larunbatean 10:00etan Kirol Etxean eskubaloiko monitore titulua lortzeko azterketa egingo dute. ZORTE ON GUZTIOI.
2.Nazionalak talde jubenilarekin batera Urriak 19an Ligari hasiera emango diote,Portugaleten, Jarrilleras taldearen aurka. Kadete taldeak Urriak 12an Eibarren, Arraten aurka hasiko du bere Liga. Azken jardunaldia Martxoak 4ean izango dute eta ondoren Gipuzkoa eta Euskadi Kopak jokatuko dituzte. ZORTE ON GUZTIOI.
Larunbat honetan Donibaneko Polikiroldegian Donibane Txapelketa ospatuko da eta partaideak Ereintza, Itxako (Lizarra) eta Bera Bera taldeetako jubenilak izango dira. Txapelketa 10:00tan hasiko da, denok denon aurka 30 minututako partiduak jokatuaz. 10:00etan Bera Bera - Ereintza, 10,45tan Ereintza - Itxako eta 11,30tan Itxako - Bera Bera.
Eskubaloiko sailak denboraldi honetan itxaron duen momentu bat bizi izan du. Azkenean Xabier Araiz (entrenatzailea) eta Oihana Balbas (jokalaria) ezkondu dira. Biak Bera Berakoak, bere erlazioa entrenamendu eta kantxan sendotu zuten. Zeremonia Errenterian, Agustinetako ermitan izan zen eta otordua berriz Donostiako jatetxe ezagun batean. Bertan jokalari eta arduradunak egon ziren eta festa goizalderarte luzatu zen. Orain Mexikoko ondartzetan egongo dira eguneroko lanera itzuli arte. ZORIONAK
Formazio arduradunek federazioan egindako kudeaketari esker, Angleteko teknikariak monitoreentzat burutzen ari diren klase teoriko praktikoetan parte hartzea lortu da. Angletek muga alde honetak egiten diren ekintzetan parte hartzeko azaldu duten gogoak, gestio hauek egitera bultzatu gaitu eta heziketarako ekintzen proiektu berriak bidean daude.