Bera Bera

Select your language

Ligan helburuak bete ditzaten azalduz, Akaba Bera Berak 2008 urteari agur esan dio lehiaketa ofizialean, eta hori egin du Alcobendasi 26 eta 31 irabazi ondoren, eta sailkapeneko bostgarren postua erdietsiz aurreneko aurkarien kontra jokatu ondoren. Bederatzi jardunaldi jokatu direnean, donostiarrak Europan aritzeko postuetan mantentzen dira, eta Macedonia 08 selekzioen txapelketarengatik etenaldiari goipostuetan ekingo diote. Alcobendasen kontra bere gaitasuna azaldu dute Reyes Karreresenek, eta etxekoei merezimendu osoz irabazi egin diete. PARTIDAREN DATUAK: Emaitza: 26-31 (12-15) BM Alcobendas: Castellanos eta Sanjurjo (atezainak), Arderius (3), Anti (1), De la Cruz (1), Ciurea (3), Papak (2), María (3), Sánchez (5), Basic (7), Rodrigo (1), Ferrer, de la Cueva eta Álvarez. Akaba Bera Bera: Bouveret y Aisa (atezainak), Rubio (7), Olasagasti, Valverde (5), Pinedo (4), Garmendia (5), Tervel (1), Altuna, Agirre (1), Ziarsolo (5), Goudjo (1), Sanromán eta Lacrabère (2). Epaileak: Ballano Dueñas (Catalunya) eta Belloso Pérez (Nafarroa), 2 minutu zigortu egin zuten Anti, De la Cueva, De la Cruz, Papak (2) eta María Alcobendasen; eta a Rubio, Pinedo, Tervel, Bouveret, Lacrabère eta Goudjo (2) Akaba Bera Beran. Partzialak 5 minuturo: 0-2, 2-5, 4-7, 8-8, 10-11, 12-15 (atsedenaldia); 13-17, 15-19, 17-21, 19-23, 22-27, 26-31

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores