Aste buru honetan, larunbatak 18, 2.Nazional taldea (18:15tan) eta Jubenil taldea (16:30tan) Portugaleteko "Club Jarrilleras" taldearen aurka jokatuko dute, liga ofizialari hasiera ematen. Kadete taldeak igandeak 19an 12:00tan Bidebietan Legazpiaren aurka jokatuko du.
Larunbatak 4 ean Donibaneko Polikiroldegian Donibane Txapelketa ospatu zen , Ereintza, Itxako eta Bera Berako talde jubenilekin. Gure taldeak txapelketa on bat egin zuen. Ereintza taldea erraztasun haundiarekin gainditu zuen eta Itxakoren aurrean galdu egin zuen, nafarroako atezainari eta donostiakoak erasoan egindako akatseri esker. Txapelketa hau oso egokia izan da denboraldi hasieraren prestakuntzarako.
Joan den hilabetean Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak monitore ikastaroak eman ditu eta bertan Bera Berako 5 partaide izan ditugu: Amaia Otero, Leire Otero, Tamara Montoto, Ainara Rodríguez eta Eneko Silva. Larunbatean 10:00etan Kirol Etxean eskubaloiko monitore titulua lortzeko azterketa egingo dute. ZORTE ON GUZTIOI.
2.Nazionalak talde jubenilarekin batera Urriak 19an Ligari hasiera emango diote,Portugaleten, Jarrilleras taldearen aurka. Kadete taldeak Urriak 12an Eibarren, Arraten aurka hasiko du bere Liga. Azken jardunaldia Martxoak 4ean izango dute eta ondoren Gipuzkoa eta Euskadi Kopak jokatuko dituzte. ZORTE ON GUZTIOI.
Larunbat honetan Donibaneko Polikiroldegian Donibane Txapelketa ospatuko da eta partaideak Ereintza, Itxako (Lizarra) eta Bera Bera taldeetako jubenilak izango dira. Txapelketa 10:00tan hasiko da, denok denon aurka 30 minututako partiduak jokatuaz. 10:00etan Bera Bera - Ereintza, 10,45tan Ereintza - Itxako eta 11,30tan Itxako - Bera Bera.