Bera Bera

Select your language

Gabonetarako opari ederra emango dio Akaba Bera Berak bere zaletuei, ematen zuenean nesken Eskubaloi txapelketa ofizial guztiak etendurik egongo zirela, jakinarazi du talde donostiarrak “VIII ABF Kopa” antolatuko duela Bidebietako Kiroldegian. Donostiarrekin batera, ligako lehenengo hiruak, Itxako, Elda eta Parc Sagunt izango dira parte hartuko dutenak. Data definitiboak konfirmatu gabe dira oraindik, baina printzipioz aipatutakoak izan dira Abenduak 20 eta 21a, baina oraindik modifikatu daitezke, beti asteburu berean izanda. Abenduak 2 eta 14 bitarte Macedonian izango den Europako Txapelketa behin bukatuta hauxe izango da lehenbiziko lehiaketa ofiziala. Bigarren aldiz antolakuntzaren ardura hartuko du Akaba Bera Berak, 2002an Donostian izan bait zen txapelketa, Osito L’Eliana garaile izan zela. Torneo hau antolatuz, Akaba Bera Berak beste pauso bat eman du goi mailako eskubaloiaren alde, eta saiakera inportantea egiten jarraitzen du txapeleketa inportanteenak etxera erakartzen. Gogora dezagun joan den denboraldian Espainiako Superkopa antolatu egin zuen, eta gainera garailea izan zen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores