Bera Bera

Select your language

Abenduan Macedonian izango den Europako Txapelketarako selekzioen topaketek behartuko dute aste honetan urteko ligako azkeneko partida izatera, bederatzigarrena dena, eta Akaba Bera Berak leihaketan berria den Balonmano Alcobendasi bisita emango dio. Entrenatzailea, presidentea eta zuzendari teknikoa den Luis Carlos Torrescusak zuzentzen duen taldea onena da berreen artean, hamargarren postuan bait da, bost puntukin. Madrildarrek bi garaipen lortu dute kategoria mantentzeko arerio zuzenenen kontra, Ro’Casa eta Zuazo, eta berdinketa lortu zuten Vicar Goyaren aurka. Bestalde, Cementos Ribarroja, Parc Sagunt, Molly Cleba, Feve Gijón eta lidergoan den Itxakoren kontra galdu egin dute. Alcobendas talde gaztea badauka, baina maila onekoa. Esate baterako, Merche Castellanos atezaina Jorge Dueñasen deia jaso zuen Espainiako selekzioarekin egoteko, eta bere bost taldekide selekzio juniorrean badira. EHF Kopatik kanpo geratzerakoan jasotako kolpe ederra satén den ehinean, Akaba Bera Berak liga txapelketaren etenaldira 12 punturekin iritsi nahi du, eta horretarako garaipena behar du. Honela lortuko du bi hilabete hauetan lehenbizikoen hurbil egotea, eta hirugarren postutatik garaipen bakarrara egotea. Madrildarren aurkako partidarako Reyes Karrere taldea osoa izango du prest, Esme López izan ezezik, baina kasu honetan gero eta lan gogorragoa egiten ari da fisikoki ligamentuetan izandako lesioa sendatzeko, eta ilusio osoz lan egiten du taldeari laguntzeko urtarrilean berriro hasiko den txapelketarako. Erreka Laranja Partida honetarako aurten sortutako taldeari animatzeko laguntaldea, Erreka Laranja, bere lehenbiziko bidaia antolatu egin du. Akaba Bera Berako 30 lagun baino gehiagok erakutsiko du bere kamiseta laranja Severo Ochoako harmailetan, eta nekaezinak izango dira Reyesen taldea animatzen. Horretarako, goizeko 7:30etan aterako dira Madrileruntz, eta partida bukatzerakoan berriro bueltatuko dira Donostiara. PARTIDAREN DATUAK: Superliga ABF. 9. Jardunaldia Balonmano Alcobendas – Akaba Bera Bera 2008-11-15. 20:00tan. Polideportivo Municipal Severo Ochoa Epaileak: Ballano Dueñas (Catalunya) eta Belloso Pérez (Nafarroa).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores