Igandean Bidebietan 2. Nazional taldeak Bizkaiko La Salle taldearen aurka jokatzen zuen lehen aldiz, donostiakoak hasieratik menperatua izan zuten partidu batean. Atsedenera 8-4 emaitzarekin heldu ziren eta 2. zatian joera berdina mantendu zuten. Aukera honetan hiru jokalari jubenil egon ziren 2.Nazionaleko alineazioan. Goleagile haundiena Garbiñe Otaegui izan zen 9 golekin.
Denboraldi berriaren hasieran Naihara Elgarresta jubenila Euskadiko Selekziora joateko deitu dute, entrenamenduak urriak 25 eta 26ean Zarautzen eta Askartzan izango dira ZORIONAK
Datorren aste buruan talde guztiak etxean jokatuko dituzte bere partiduak. 2. Nazionalak igandeak 26an 12:00tan Bidebietan Bilboko La Salleren aurka jokatuko du. Jubenilak igandeak 26an 10,00etan Bidebietan Bilboko La Salleren aurka. Kadeteak larunbatak 25ean 17,30etan Gaskan Zarautzen aurka. Zorte on guztioi.
Partidu bikaina jokatuaz kadete taldeak Legazpia borrokalari bat erraz gainditu zuen. Jokalari aipagarriena talde aurkariaren atezaina izan zen geldiketa askorekin. Etxekoan 9 penalti huts egin zituzten, dudarik gabe eta joku azkar batekin erraztasun haundiarekin partidua irabazi zuten. Atsedenera 12-5 emaitzarekin heldu ziren, amaierako emaitzaren seinale. Etxkoen aldetik aipagarria Enara Martinez 10 golekin.