2. Nazional taldeak larunbatean Bilbon jokatu zuen San Adrian taldearen aurka eta partidua zailtasunik gabe gainditzea lortu zuen. Joku ziur baten bidez hasieratik amaiera arte partiduko markagailuaren jabe izan ziren. Atsedenean 8-16 emaitzarekin, bukaeran 18-26 ra haundiagotu zen. Aipagarria da taldearen joku kolektiboaren bidez 9 jokalariek gola sartzea lortu zutela, Leire Zearreta golegile haundiena izanik(5 gol). Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 2 an, 10:00 etan, Errenteriako Ereintza´ren aurka.
Talde jubenilak igandeak 26 an 12:00 tan, Arrate´ren aurka 26-22 emaitzarekin garaipena lortu zuen (atsedenean 14-10). Nahiz eta aurkaria sailkapeneko azken taldea izan , partidu serio bat jokatu zuten etxeko taldeari zenbait unetan gauzak korapilatzen, nahiz eta markagailuan donostiakoek agindu. Taldeko golegileak Roxana Citu eta Naiara Elgarresta izan ziren (7 gol bakoitzak). Talde honek liga txapelketa amaitu du eta aste buru honetan atsedena izango du, Federakuntzako Kopa hasi arte.
Kadeteak igandeak 26 an, 10:00 etan Bidebietan, Urnietako taldearen aurka jokatu behar zuten baina hauek ez ziren agertu. Hurrengo larunbatean 16:00 tan, Legazpian, Legazpia taldearen aurka jokatuko dute.
Astelehenak 27, 17:00 tan, L´Elianan (Valentzia), Otasilak 27 tik Martxoak 2 arte, jokatuko den Erreginaren Kopako zozketa ospatu zen eta final laurdeneko kanporaketa Lizarrako Itxako taldearen aurka jokatzea egokitu zaie. Oraingo honetan zorteak faboritoen aurrean ez jartzea nahi izan du, ahaztu gabe noski nafarroako taldeak denboraldi bikaina burutzen ari dela, egindako kalitatezko fitxaketen ondoren. Nafarroakoak Goi Mailara igo zirenetik, ez dute donostiako taldea gainditzea lortu, ez txapelketa ofizialean, eta ez lagunarteko partidouetan, baina honek ez du asko esan nahi, jokatutako azken partiduetan Itxakok bere jokua izugarri obetu duela erakutsi bait du. Donostiakoak honetaz jakitun dira eta liskar hau arduraz hartuko dute. Partidua 27 an, 21:00 tan jokatuko da eta Teledeporte telebistak zuzenean emango du.
Igandeak 2 an, 10:00 etan Ereintza taldea Bidebietara dator eta partidu interesgarri bat izango delakoan gaude, bi taldeen artean dagoen lehia biaziagatik. Donostiakoak sailkapeneko buruan aurkitzen dira Zarautz taldearekin batera, eta ligako tituluaren borrokan egoteko aukera haundiekin, baina honetarako geratzen zaien partidutan argi ibili beharko dute. Ereintza taldea, sailkapeneko erdikaldean aurkitzen da eta Bera Berako taldea ustekabean harrapatu nahi du, sailkapenean postu eroso bat mantentzen jarraitzeko eta mailan bere iraunkortasuna korapilatu ez dadin.
Larunbatak 1 ean, 19:30 tan, donostiako taldeak "Venta la Nava Iznalloz" taldea hartzen du, gaur egun sailkapeneko 12.postuan eta 9 puntuekin aurkitzen den taldea. Goi Mailara igo berri den taldea da, baina partidu irregular batzuk jokatu arren, gogor dabil azken partidutan. Iznalloz´en jokatutako lehen norgehiagokan, donostiakoei garaipena lortzea asko kosta zitzaien, 16-18 azken emaitza garaipen berri bat lortzeko adierazlea da. Bi jokalari atzerritar daude: Diagne eta Fanta eta nazionalizaturik dagoen Davidoskaia jokalari errusiarra. Epaileak Arce Ortega eta Francisco Diaz (kantabriakoak) izango dira.
Igandeak 19 an, 13:00 tan, Vicar´en (Almeria) Akabak Europako Txapelketan parte hartzeko postuetan dauden taldeen artean egotea jokatzen zuen, eta partiduko porrotak ez du asko laguntzen. Hasieratik Almeriakoak markagailuan aldea hartzen joan ziren, eta Donostiakoak ezin izan zuten deus ere egin lehen zatian aldea hau murrizteko. Erasoan akats askorekin, baloi gehiegi galduaz eta huts egindako jaurtiketen bidez, Vicar taldeari lana erraz utzi zioten , eta hauek, gauza haundirik egin gabe, atsedenera 6 goleko errentarekin joan ziren (13-7). Bigarren zatian Donostiakoak indar haundiakin eta jokua obetzen, aldea murrizten joan ziren. Badirudi entrenatzailearen hitzak aldagelan bere eragina izan zutela, bainan aldea haundia denean, nahiz eta defentsan obetu eta ate aurrean zuzen egon, azken emaitzak ihes egiten du, azken emaitzak erakusten duen bezala. 22-19. Gol gehien lortu zituen jokalaria Tati Garmendia izan zen, 10 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, Larunbatak 25 ean, 19:30 tan, Elche´ren aurka. Epaileak Euskadiko Bañuelos eta Karrera izango dira.